argia.eus
INPRIMATU
Une bakoitzak eskatzen duen muxu mota gozoa
  • BATZUEN ARTEAN:: MUXUAK

    TTARTTALO

    ORRIALDEAK:: 30

    prezioa ::12.50€

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 03a
Muxuak
Muxuak
Nanda Roep eta Marijke ten Cate dira Muxuak liburu samurraren egileak. Etxeko txikienentzat aproposa da marrazki koloretsu handiak eta idatzi gutxi dituen liburu hau. Ireki ahala Lisa txikia aurkituko dugu, tapakien azpian bere panpinarekin gozo ohean. Aita aldamenean du, eta muxu bat emateko eskatuko dio Lisak. Baietz aitak, baina nolako muxua nahi duen jakin gura du. Eta muxu ezberdinak aipatzen hasten zaio. Sorgin muxu bat nahi? Tximeleta muxu bat? Amatxo muxu bat? Ea zer erantzuten dion Lisak!