argia.eus
INPRIMATU
Isaac Puente sendagile anarkistaren bizitza
  • F. FERNÁNDEZ DE MENDIOLA:: ISAAC PUENTE. EL MÉDICO ANARQUISTA

    TXALAPARTA

    ORRIALDEAK:: 300

    prezioa ::17€

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 03a
Isaac Puente. El médico anarquista
Isaac Puente. El médico anarquista
Fusilatu zuten faxistek besterik nahi bazuten ere, ahaztezina da Isaac Puente (1896-1936) Maeztuko sendagile anarkista. Bera izan zen komunismo askatzailea nolakoa behar zuen argien islatu zuena. Haren bizitzaz, idazlanez eta fusilatzeaz dihardu Isaac Puente. El médico anarquista lanak. Berau osatzerakoan, jende askoren laguntza izan du Francisco Fernández de Mendiolak, baina bereziki bi azpimarratu ditu: 1924-1936 urteen artean anarkismo matxinatuak izandako teoria eta ekintzen gainean mintzo den Antonio Rivera eta José Vicente Martí Boscà, Isaac Puentek mediku bezala egindako lanez diharduena, baita higienea, psikoanalisia eta sexualitatea bezalako alorretan egindakoez.