argia.eus
INPRIMATU
Arrastoak
2013ko maiatzaren 03a

Brasilen artelanak lapurtzea erraza da. Azken hamar urtetan 12.000 obra desagertu dira Brasilgo museoetatik. Besteak beste Picassoren La danse edo Salvador Daliren Los dos balcones koadro garrantzitsuak lapurtu dituzte. Horrez gain, 8.523 argazki historiko, eta 1.310 artelan sakratu eraman dituzte.

 

Ponpeian ere artelan garrantzitsuak desagertzeko arriskua dago, lapurretarik egon ez arren. Hango freskoak ez daude batere zainduta, eta edozeinek egin ditzake pinturentzat hain kaltegarriak diren argazkiak. Misterioen Etxean, esaterako, ez dago zaintzaile bat ere. Atean dagoen postal saltzaileak soilik gogorarazten du debekua, negozioari eutsi nahian.