argia.eus
INPRIMATU
Transbertsala
Juan Ramon Makuso 2013ko maiatzaren 03a
Juan Ramon Makuso
Juan Ramon Makuso
Argi dut hitzak ematen diola izana objektuari. Baina ez daukat oso argi hitzen erabileraren inguruan gure egunerokoan egiten dugunarekin. Eta hemen arrisku bat hartzen ari naiz, ez bakarrik orain, idazten ari naizen honetan, baizik eta une oro gauzak izendatzerakoan, ze oso erraza baita bestearena aztertzea, norberarena aztertu gabe. Eta azterketak, norberarengandik hasi behar du, eta hau aplikagarria da, ezinbestean, jendearengana zuzentzen garenean. Eta uste dut, hau, erabat ahaztu egiten dugula gure egunerokoan. Irakurri, entzun, egiten dut sarritan, ustez hitz berriak gurean, asmatzen egongo bagina bezala. Eta hori ez da horrela. Bat aipatzerakoan, Prozesua, niretzat iturri kafkiarra duen kontzeptua, eta gurean ezin kafkiarragoa. Transbertsala, bolo-bolo dabilena, eta ezin mediatikoago. Hau nire garai nerabeetan burukomin bat baino gehiago eragin zidana, beti ere matematikako klase orduetan. Perpendikularki gurutzatzen omen beste gauza edo objektu batekin zen bere definizioa. Nik, nolabait, joan etorrikoan marrazten nuen marra. Behintzat horrela ulertzen nuen. Egun hauetan norabide bakarra duen marra begiztatzen dut nire leihotik begiratzen dudanean. Ze burukomina!