argia.eus
INPRIMATU
Gurasoak banantzeaz
  • ALINE DE PÉTIGNY:: KAMILE. AITA ETA AMA EZ DAUDE HASERRE

    TTARTTALO

    ORRIALDEAK:: 20

    prezioa ::4.70€

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 03a
Kamile
Kamile
Kamile kezkaturik dago. Gurasoak eztabaidan entzun ditu, eta horren ondorioz gerta daitekeenaren beldur da. Unaik jolas-orduan azaldutakoa dauka gogoan. Hark bi urtebetetze eta bi logela omen ditu, gurasoak banandu direlako. Orain ezin du sekula aitatxo eta amatxorekin batera egon, baina halere mutikoak badu zertaz poztu, gurasoek ez dutelako jada eztabaidatzen. Lehengo haserreak Unaik ondo gogoratzen ditu. Bera izaten zen maiz ika-mika horien zioa, eta uste du beharbada bere erruz banandu zirela aita eta ama. Kamilek bere gurasoen liskarra entzun duenean –egongela arrosaz edo berdez tapizatzeko ez ziren ados jartzen–, gogoratu du txikia zenean egongelako tapiza nola apurtu zuen. Amatxo eta aitatxoren haserrearen arrazoia bera dela uste du, amatxok ezetz esan dion arte.