Kalez kale, mendez mende

  • XIV. mendearen amaieran jarri zuten Urretxuren lehenbiziko hazia, ordura arte hutsik zegoen eremu batean. Hala hasi zen udalerri txiki eta zeharo kaletar honen historia. Esan nahi baita, baserriak ez duela izan inguruko herrietan adina garrantzirik Urretxun, Euskal Herriko abeltzantza eta nekazaritza azokarik entzutetsuenetakoa bertan egiten den arren. Kale artean dago herriko historiaren arima, eta kale eta historia horietan.
Urretxu
UrretxuJon Torner
Urretxu errege sariaz sortu zen, 1383ko Hiri Gutun baten bidez. Hala, Gaztelako erregearen babespean geratu zen herria, Ahaide Nagusien arteko gatazkek herritarren artean ziurgabetasun handia eragiten zuten garai hartan. Horregatik eman zioten Urretxuri Villarreal de Urrechua izena, jatorriz.

Antza, Urretxu edo, hobeto esanda, Urretxuko gune historikoa, eremu berri batean eraiki zuten; hau da, aurretik inolako eraikinik ez zegoen eremu batean. Hala dio Hiri Gutunak; horrez gain, dokumentu horrek argi adierazten du nola eraiki behar ziren etxeak. Horixe berresten dute gaur egun arte egin diren azterketa arkeologikoek, etxe berriak altxatzeko eraikinen bat eraistean. Gune historikoko hainbat lekutan egindako azterketa horietako batean ere ez da agertu herria sortu baino lehenagoko eraikinik.
Herria eraikitzeko lekua –hots, egungo gune historikoa– ez zen ausaz erabaki. Batetik, Gune Historikoa ez dago Urola ibaiaren ondo-ondoan, pixka bat gorago baizik, herria uholdeez babesteko. Bestetik, hirigunea ez zuten eraiki nahi izan ordurako existitzen zen Zumarraga ondoan.

Beste zenbait kokaleku ere baztertu egin zituzten, berez egokiak izan arren, Zumarragako Legazpi Etxearen eragin eremuan baitzeuden; izan ere, XIV. mendean garrantzi izugarria zuen dorretxe horrek.

Horrez gain, kontuan hartzen bada Gaztela eta Frantzia lotzen zituen errege galtzada Antzuolatik Santa Barbara alderantz zihoala eta handik Urretxura jaisten zela Nekolalde kaletik barrena, ohartuko gara herria sortzeko aukeratutako lekua garai hartarako egokiena izan zela.

Etxeetako hormak harresi

Herriaren hasierako egitura morfologikoa Erdi Aroko ohikoa zen: erdigunean, esparru angeluzuzen bat, bi kale nagusik banatuta. Kale nagusi horiek, berriz, bigarren mailako beste zenbait kalek zeharkatzen zituzten. Horrek guztiak 1,6 hektarea hartzen zituen, eta harresi bat zuen inguruan, zulo eta guzti, garai gatazkatsua baitzen. Alabaina, argi utzi behar da harresi horiek ez zirela gazteluetan ikusten ditugunak bezalakoak; aitzitik, eraikinen hormak erabiltzen zituzten harresitzat.

Hasieran, Urretxun bi kale nagusi baino ez zeuden; XVI. mendearen erdialderako, berriz, hirigunea erabat garatuta zegoen, eta herritarrak inguruetan pilatuta bizi ziren. Bertatik igarotzen zen Zalgurdien Errege Bidea –Erresumaren Hiriburuaren eta Frantziaren arteko komunikabide nagusia–, eta horrek izugarrizko eragina izan zuen herriaren garapenean: Urretxu nahitaezko geltoki bihurtu zen, bai bidaiarientzat, bai postarentzat. Aurkitutako aipamenen arabera, hainbat pertsonaia ospetsu igaro ziren Urretxutik. Jatorrizko bi kale nagusi haiek Goiko Kale eta Beheko Kale ziren; azken horri, ordea, Kale Nagusi deitzen zitzaion, bertan baitzeuden herriko eraikinik garrantzitsuenak.

XIX. mendearen bukaeran, egungo izena eman zitzaien bi kale horiei: Goiko Kaleari Jauregi Kalea jarri zioten, Artzaya gerrillari ospetsuaren omenez. Izan ere, Jauregi kale hartan jaioa zen Artzaya, eta Independentziako Gerran Napoleonen armadan aritu zen borrokan, bikain aritu ere. Kale Nagusiari Iparragirre Kalea jarri zioten, kale hartan jaiotako bertsolari ospetsuaren omenez. Huraxe izan da, hain zuzen, Urretxuk eman duen pertsonaiarik unibertsalena.

Kale horien inguruan eta gerizpean, beste zenbait kale sortu ziren XV. mende amaieran: Calle del Retén (egungo Areizaga kalea), Zumarragarako errege bidea zena; Calle del Arrabal (egungo Nekolalde kalea) eta Calle de Postas, egungo Labeaga kalearen hasierako atala.

Gipuzkoako herrien artean, Urretxu da udal barruti txikieneko bat. Horregatik, beste herri batzuetan baino baserri gutxiago daude bertan. Kalea izan da, inondik ere, herri honetako gizarte bizitzaren muina. Azken 100 urteetan gutxienez, Urretxun, Gipuzkoako herri gehienetan ez bezala, jende gehiago bizi izan da kalean baserrietan baino.

Ezaugarri horrek nolabaiteko berezitasuna eman dio herriari: herritarrek egunero bizi behar izan dute elkarrekin, eta horrek elkarren artean nola edo hala konpondu beharra eragin du. Ondorioz, bizilagunen arteko laguntza eta antolakuntza sistema bitxiak sortu dira.

Hori dela eta, biztanle kopuruari eta udal barrutiari dagokionez, duela 200 urte baino gehiagotik Urretxu bere eskualdeko herririk txikiena izan den arren (Ezkio, Itsaso, Gabiria, Zumarraga, Legazpi eta Antzuola), inguruko herriak baino garrantzi handiagokoa izan da gizarte arloan, batez ere XVI. eta XVII. mendeetan. Garrantzi horrek behera egin zuen XVIII. mendearen bukaeran. Ez da harritzekoa, beraz, urretxuarrak bere herriaz harro sentitzea.

Urretxuko aristokrazia

Non islatzen da, ordea, garrantzi hori guztia? Batez ere herriko aristokratengan eta dirudunengan: hala nola, Ipeñarrietarrak, Areizaga baroi-baronesak eta Nekolalde, Mantxola, Hurtado de Mendoza eta Barrenetxea familiak. Are gehiago: XVI. mendearen bukaerako eta XVII. mendearen hasierako urte batzuetan, Legazpi Etxeko jabeak Urretxuko Arriaran Goikoa etxean bizi izan ziren. Pertsona horiek argi adierazi zuten beren handitasuna, eraikitako etxe handi eta dotoreetan: aipatzeko modukoak dira Ipeñarrieta-Korral jauregia (egungo udaletxea), Areizaga jauregia eta garai bateko Nekolalde jauregia, besteak beste. Beraz, bistakoa da Urretxuren garrantzia oso lotuta zegoela bertako herritar ospetsuenekin. Herritik joan zirenean –XVIII. mendearen bukaerarako ez zen aristokraziako kiderik geratzen bertan–, herriaren garrantziak behera egin zuen.

Horrez gain, eskribauek, merkatariek eta artistek (eskultoreek, pintoreek, arotzek) ere izan zuten nolabaiteko eragina garai batean Urretxu modako herri bihurtzeko; baita herriko festek, tabernetako giroak eta azokek ere. Santa Lutziakoak, esaterako; hain zuzen, nobleek azoka hori Urretxun egitea lortu zuten. Eta kontuan hartu behar da Villarreal herriak nekazaritza eta abeltzaintza arloan garrantzirik ez eduki arren gertatu zela hori guztia. Inguruko lehenbiziko postetxea ere XVIII. mendean jarri zuten Urretxun.

Gune historikoaren gainbehera isila

Herriko hiriguneak nagusitasunari eutsi zion, Norteko Ferrokarrila trenbidea sortu zen arte. Izan ere, Zumarragako geltokia ireki zutenean, auzo berri bat sortu zen inguruan, eta orduan jendea Urretxuko kale zaharretatik kanpo ere hasi zen bizitzen; baina eraginari dagokionez, hiriguneak nagusitasunari eutsi zion.

XX. mendearen hasieran, Urretxuko biztanle gehienak gune historikoan bizi ziren oraindik. Industrializazioarekin batera, ordea, jende ugari joan zen Urretxura bizitzera, eta, ondorioz, auzo berriak sortu ziren. Hortxe hasi zen gune historikoaren gainbehera geldoa, gaur egunera arte iraun duena.

Gune historikoa hainbeste hondatu zen (Jauregi kalea, batez ere), Udalak Barne Erreformako Plan Berezi bat bultzatu baitzuen egoerari aurre egiteko. Etxebizitzak zaharkituta zeuden, eta oso zaila zen erreformak egitea. Egitasmo horrekin, iragana eta etorkizuna uztartzen saiatu dira herriko agintariak; hau da, gune historikoa bizitzeko leku atsegin bihurtzen, XXI. mendeko aurrerapen guztiak dituela, baina gaur arte iraun duen kutsu historikoa ahaztu gabe. Fase korapilotsu horretan dago Urretxu egun.

Azkenak
2025-04-10 | Gedar
Ertzaintzaren interbentzio batean hil zen pertsona baten kasua ikertzen ari dira

Iazko abuztuan, Irundik gertu, ertzainek atxilotzean izan zuen bihotzekoa gizon batek. Eneko Valdésen heriotzaren ikerketan, Polizia errugabetu zuten.


2025-04-10 | Euskal Irratiak
Maider Hoki eta Ilora Capot
“Libertatearen beharra denek dugu, eta Bekat'uros bestak hori eskaintzen du”

Bekat’uros LGBTQIA+ euskal besta hirugarren urtekoz iraganen da Atharratzen. Apirilaren 12an egun osoko egitaraua antolatu du Prefosta elkarteak, usaiako karrika inguruarekin, kontzertuekin eta ikusgarriekin.


Microsoftek bi langile kaleratu ditu multinazionalak Israelekin dituen harremanak salatzeagatik

Bi langileek Microsoften 50. urteurreneko ekitaldia moztu zuten ostiralean, eta enpresako buruei Gazako genozidioan duten papera leporatu zieten. Adimen artifizialarekin eginiko armak saltzen dizkio multinazionalak Israelgo armadari.


Palestinaren alde egiteagatik lau herritar kanporatu nahi ditu Alemaniak

Poloniar bat, bi irlandar eta estatubatuar batek jaso dute Alemania apirilaren 21a aitzin uzteko manua. Hori gertatu ezean, kanporatuko dituztela argitu die Berlineko Migrazio Bulegoak. Salaketa jarri dute kanporaketa prozedura geldiarazteko xedez.


Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Europar Batasuna eta Errusia
‘Ostpolitik’, oihartzun fin hura

Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]


Sarkozy eta Le Pen eskandalizatuta, zuzenbide estatuak hitz egin duelako

Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]


Gorputz hotsak
“Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan”

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


Errusiarekiko gerra hauspotzen

Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Eguneraketa berriak daude