argia.eus
INPRIMATU
Irakurketak eta horoskopo bitxia
  • BATZUEN ARTEAN:: LUMA BERRIEN ELEAK

    IDAZLE ESKOLA

    ORRIALDEAK ::58

    prezioa :: 3€

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 03a
Luma berrien eleak
Idazle Eskolak plazaratzen duen Luma berrien eleak aldizkariaren azken zenbakian, idazle berrien sorlanak, iritziak, ipuinak eta poesiak irakur daitezke. Iñaki Alkainen Gerrateko ibilerak I, Sebastian Salaberriaren Neronek tirako nizkin, Alberto Ladron Aranaren Eguzki beltzaren sekretua, Iñaki Isasmendiren Nire denboraldiko ibilerak, Angel Lertxundiren Ihes-betea, Jeremy Benthamen Panoptikoa eta Laura Mintegiren Ecce Homo liburuei buruzko azalpenak, Gorka Garatek Harkaitz Canori eta K. Olatek Mari Aburtori egindako elkarrizketak ere agertzen dira. Aldizkaria osatzeko Mariasun Landaren hainbat sorkuntzaren gaineko aipamenak eta Andoni Etxeberriaren horoskopoa ere badakartza. Planetek beste izen batzuk hartzen dituzte horokopo horretan: Mariren orrazia, Eibarko liburua, Adolfo, Zakila, Patata, Kaka edo Vietnam, adibidez.