Euskal Autonomia Erkidegoan 291.319 ume matrikulatu dira 817 ikastetxetan (501 ikastetxe publiko eta 316 ikastetxe kontzertatu). Horietatik 3 eta 16 urteko haurren %56,01ek euskara hutseko D ereduan eman dute izena. %23,1 B eredu elebidunean hasiko dira, eta gaztelania hutseko A ereduan (euskara ikasgai izango dute) ikasleen %20,89 hasiko dira.