argia.eus
INPRIMATU
Eusko Jaurlaritzaren xedapenak Hizkuntz Politikak aztertuko ditu
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko maiatzaren 03a
Eusko Jaurlaritzak onartzen dituen dekretu eta xedapen orokor guztiak Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzak aztertuko ditu, hizkuntz normalizazioa bermatzen duten eta euskararen inguruko legeria betetzen duten ala ez ikusteko. Sail guztiek derrigorrez bete beharko dute prozedura hori, baina Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzak egingo dituen txostenak ez dira betearazleak izango.