Euskaltube.com proiektuak Youtube gunea du oinarri. Haritz Rodriguez web gunearen sortzailearen hitzetan, “gertuko eduki lokalean datza Euskaltuberen erakargarritasuna”. Dioenez, “aurrerantzean web gune berrian ikusi ahal izango diren bideoak erabiltzailearen gertuko ingurunearekin lotutakoak izango dira. Gainera, egun antzerako plataformatan aurki daitekeen bideo kopuru handiak maiz ahanzturara bideratzen ditu Euskaltuben presentzia indartsuagoa izango duten edukiak”. Euskaltuberen sistema euskara hutsean dago, baina Euskal Herriarekin harremana duen edozein bideo sareratu daiteke, euskarazkoa ez izan arren.