argia.eus
INPRIMATU
Historian barrena Euskal Herriari eginiko kartografia
  • BATZUEN ARTEAN:: EUSKAL HERRIA

    SUA

    ORRIALDEAK:: 130

    prezioa ::5.30€

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 03a
Euskal Herria
Mendia, kultura, natura eta bidaiak gai gisa dituen Euskal Herria aldizkariak bere azkeneko zenbakian, Lapurdi aldea ondo ezagutu ahal izateko hogeita bost ibilaldi proposatu ditu, hango hiri zein herritxo, itsasbazter eta mendi gailurrei bisita egitea gomendatuz. Ederra da, duda gabe, aukera hori, baina abuztua eta iraila bitarteko zenbakiak badu eskaintza bitxiagorik ere: esaterako, historian barrena Euskal Herriari egin zaizkion mapen artean bidaiatzeko egiten digun gonbidapena. Jakin nahi al zenukete gure herri txiki hau noiz agertu zen aurreneko aldiz munduko mapan? XI. mendean izan zen, antza denez. Saint-Sever monasterioko lagun batek jarri omen zituen munduko mapan Wasconia hitza, Aturri ibaia eta Pirinioak.