"Denon begi bistan jarri nahi ditut inork ikusi nahi ez dituenak"

  • Harrigarria badirudi ere Gorbeiako Parke Naturalean bildutako zaborren irudiekin osatu du Zabormila erakusketa Axi Olano (Beasain, 1966) kazetari eta argazkilariak. Gasteizko Alde Zaharreko Hala Bedi eta Gora tabernetan izan du erakusgai uztailean eta Donostiako Kafe Antzokiko hormetan izango da irail osoan. Ostikoz jotako mapamundia dirudien baloia du argazki izar. Pentsa, Greenpeace-k irudi eskubideak eskuratzeko eskaera ere egin dio.
Axi Olano
Axi Olano artista beasaindarraAlex Larretxi

Aurreko erakusketan zenbakiak izan zenituen oinarri. Orain, berriz, zaborra.

Beti ipini izan dut arreta kaletik noala oharkabean pasatzen diren gauzetan. Horregatik, Gasteizko Alde Zaharretik paseatzen hasi nintzen eta ezkaratzetako zenbaki asko bakoitzak gogoak eman zion bezala egindakoak zirela ohartu nintzen, igeltsoarekin, pinturarekin, eta abar. Konturatu nintzen oso gauza arruntek batzuetan badutela beren mundutxoa eta zaborrarekin ere antzera gertatu zen. Pentsatu nuen pixka bat zirikatzailea ere bazela, izan ere hemen inor ez da arduratzen besteak botatako zaborraz. Horrexegatik, pixka bat zirikatzaile izateko edo, pentsatu nuen oso gai berezia zela eta ume txikiak hartu eta mendira joan nintzen, Gorbeiara. Han bildutakoarekin dago eginda ia erakusketa osoa.

Axolagabekeria dago baina ez da bakarrik botatzen duenaren arazoa, baizik eta albotik pasa eta jasotzen ez duenarena. Kasu honetan zer pentsa emateko jartzen ditut, ez naiz sermoi zalea, “aizu, ez bota zikinkeriak naturara!”. Hori aspalditik esanda dago, ez dakienak edo kasurik egiten ez duenak, axola ez diolako da.


Zergatik Gorbeiako Parke Naturala?


Gertutasunagatik, nire etxea hantxe ondoan dagoelako. Ni ez naiz sekula izan mendizalea eta ziurrenik mendizalea izan banintz askoz ere lehenago jabetuko nintzatekeen arazo honetaz. Baina bai ardura ematen didala natura kakazteko grina horrek. Salaketa ere, beraz, bada pixka bat.


Baloiak, fresgakarrien ontziak, fruitu lehorren poltsak... Zein hondakin da mendi aldera doazenek gehien botatzen dutena eta zein zu gehien harritu zaituena?


Gehien aurkitzen direnak patata frijituak, artoak edota pipa poltsak dira, baita fruta sartzeko ontzi gardenak edo ogitartekoa biltzeko zilarrezko papera bolatxo bat eginda. Gauza oso txikiak ere aurkitu izan ditut, erdoildutako amuak... Eta harritu? Gai toxikoak izan dituzten ontziek, sosa kaustikoak esaterako. Eta hori bekatu larria da.

Nahiz eta gauza txikiak izan, nik handitu egiten ditut. Hala Bedi tabernan esaterako, badago soka bat, barrutik goma duena. Ur ilun eta sakonetan egoten diren izaki arraro horietako baten tankera hartu nion eta gomagarroa deitu nion, gomazko olagarroa. Horrekin jolasten dut. Batzuetan animalien tankera hartzen diet eta imaginatzen dut natura hainbeste mutatuko dela, zabor itxura edukiko dutela animaliek.

Zer da ikusleari helarazi nahi diozuna?


Denon begi bistan jarri nahi ditut inork ikusi nahi ez dituenak. Ingurumenaren aldetik mezua argia da, ez nukeela nahi horiek denak topatu ditudan tokian topatzea. Batek esan zidan, “Baina oso itxura polita ditek. Hori ez duk protesta egiteko modua!”. Eta esan nion politak baldin badira jar ditzatela euren gau-mahaietan, ez botatzeko belarretara. Eta pixka bat horrekin jolastuz alde batetik salaketa bada baina baita irudiarekin jokatzeko burutazio bat ere.

Zure erakusketak jendearengan ohiko publizitate kanpainek baino eragin gehiago izan dezakeela ere irakurri dut nonbait...


Bai, bateren batek esan du bai. Hori batez ere adituekin hitz eginda ateratako ideia da. Esaten zuten askotan jendeari testuak-eta jarriz egiten ditugula erakusketak, “begira, ontzi horian plastikoa bota behar da...”. Paternalista bezala da hori, “izan gaitezen zintzoak eta ez dezagun zikindu natura...”. XXI. mendean gaude eta uste dut mezu horrek ez duela funtzionatzen. Orduan pentsatu nuen hori zela bidea. Eta nik ere hori egiten dut, jendearen bistan jartzen ditut ahazturara kondenatuta dauden zabor puska horiek. Ematen du naturak irentsi egin behar dituela baina naturari asko kostatzen zaio, eta asko kostatzen zaion bitartean nik hartu eta denon bistara ekartzen ditut.

www.blogak.com/zabormila bloga ere sortu duzu. Agian, erakusketa hauetara ez datorren jendearengana iristeko helburuarekin?


Hasieran ez neukan erakusketa egiteko asmorik. Nire lehenengo ideia bloga egitea izan zen. Baina blogean aktibitatea jaisten joaten da eta pena ematen zidan Zabormilaren gai hau horrela uztea, argazkiak egiten jarraituko baitut. Gainera, lehenago edo beranduago jendeari erakusteko gogoa sentitzen duzu.

Aurrera begira zein proiektu duzu?


Momentuz honekin jarraituko dut, serie hau handitzen eta ahalik eta leku gehienetara helarazten. Horrez gain, orain EiTBn bi urterako eszedentzia hartu eta ikus-entzunezkoen munduan ere banabil gidoiak idazten eta gauzak egiten, proiektuetan. Niri irudiaren mundua gustatzen zait: sorkuntza bezala irudiarena oso gustagarria dut, bideoan nahiz argazkian.

Iñaki Olano kazetaria zara baina Axi Olano argazkilari-artista ere bai. Pertsona bat eta bi aurpegi?


Ez, pertsona bat eta bi zeregin. Ofizio bat eta afizio bat. Hau afizio izan dut gehiago, gertatzen dena da jendaurrean nire afizioa erakusteko garaian iruditzen zitzaidala aproposagoa zela izena aldatzea, beste modu batera sinatzea. Pertsona berdina naiz, baina ez zitzaidan iruditzen izen berdinarekin bi gauzak ordezkatu nitzakeenik. Hori ere bada pixka bat zirikatzea.

Artea kritika sozialerako bide gisara erabiltzen da askotan. Zuk ere bide hori hautatu duzu oraingoan. Baina, lortzen al du helburu hori?


Ni geroz eta eszeptikoagoa naiz horretan. Bizi garen munduan oso gauza gogorrak gertatzen dira eta arteak ez du erraza zirrara eragiteko. Eta gainera, ez luke zertan arteak deigarria izan behar, baina telebistaren munduak-eta horretara garamatza. Eta horrek darama batzuetan artea neurria galtzera.

EiTB bezalako hedabide publiko batean lana egiteak ezartzen dituen mugak gainditzeko modu bat al da zuretzat argazkigintzarena?


Gehiago esango nuke, errutinazko bizitzatik alde egiteko modu bat. Ez bakarrik lan errutinatik: norberaren galderei erantzuteko modu bat da.

Azkenak
2024-10-03 | Gedar
24 orduko barauak egingo dituzte aste honetan Euskal Herrian, Palestinarekin elkartasunez

Ostegun arratsaldean hasiko dira baraualdiak, eta bost gune antolatu dituzte ekimenari lotuta: Bilbon, Altsasun, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Larunbat eguerdian, berriz, manifestazio handi bat egingo dute Bilbon, palestinar erresistentziarekin elkartasunez eta... [+]


Marixol Iparragirreren kontrako epaia artxibatu du Auzitegi Nazionalak

Miguel Angel Blanco PPko zinegotzia bahitu eta hiltzearen ardura politikoa egotzi nahi zioten, baina auzia preskribatuta dagoela iritzi dute epaileek.


EHUko Zuzenbide fakultateko ikaslea
“Hasieratik neurri zorrotzak hartu beharrean, ikasleen erantzun irmoaren zain egon da EHU”

Azken egun hauetan, "Faxistak kanpora!" lelopean EHUko Zuzenbide fakultatean eramandako borroka antifaxistaz hitz egin dugu anonimotasuna atxiki nahi izan duen ikasle batekin. Sare sozialetan frankismoa goraipatzen eta mezu xenofobo, matxista eta homofoboak zabaltzen... [+]


2024-10-02 | Leire Ibar
Emakumeenganako diskriminazio sexista %18,5 igo da azken bi urteetan

Honakoa dio Arartekoak argitaratu duen ikerlanak. Jarrera matxisten inguruko azterketak Euskadiko nerabe eta gazteetan jarri du fokua. Diskriminazio gehien gertatzen diren espazioak kalea eta sare sozialak dira.

 

 


Montse Borda. Pinturaren artisaua kobazuloan
“25 urtez astebururo fabrikan ari naiz, baina horrek astegunetan tailerrean egotea ahalbidetzen dit”

Iruñeko Arrosadia auzotik pasatzen naizen aldiro sartzen dut burua Santa Marta kaleko tailerrean. Hor da Montse normalean: potetxoan pintzela sartu, trapu batean ia pintura dena kendu eta pintzela mihisean igurzten, begiztan. Bere espazio-denboran sartu naiz gaur eta... [+]


2024-10-02 | Julene Flamarique
Lan-baldintza “miserableak” salatu zituzten langileak kaleratu ditu The Champions Burgerrek

Iruñerriko Laneko Autodefentsa Sareak The Champions Burger jardunaldian langileek pairatzen dituzten lan-baldintza kaxkarrak salatu zituen aurreko astean The Champions Bugerrek langileak esplotatzen ditu lelopean.


2024-10-02 | Inma Errea Cleix
Ez da sexua

Aldarri eta kanpaina, lege, arau, plan eta aurrekontu, babes-mekanismo eta zigor-makinaria oro gorabehera, etenik gabe jarraitzen dute kasu gogorrek eta jokabide zitalek betetzen albistegiak, tantaka zein zaparradan, eta gizon-desmasiak salatzeko protesta-ekintzek,... [+]


2024-10-02 | Itxaro Borda
Tupperware

Ikasi berri dugu Earl Tupper jaunak Floridako Orlandon, 1947an, sortu zuen mila koloretako ontzi enpresa peko errekara doala, desagertzeko zorian dela, preseski. Badirudi plastikoak konkurrente larriak dituela, adibidez, linean egiten diren salerosketena edo erabilpen bakarreko... [+]


2024-10-02 | Hiruki Larroxa
Gizonen anaidia akabatzeko premia

Gisèle Pélicot-en kasuak bortxaketetatik haratago dagoen arazo bat erakusten du: gizonezkoon konplizitatea indarkeria matxistaren aurrean. Kezkagarria ez da soilik erasoa, baizik eta, gertatutakoa jakinda, egoera ez salatzea erabaki zuten gizonen isiltasuna... [+]


2024-10-02 | Cira Crespo
Euskaldunen eraztuna

Gaur egun, gure munduan eraiki diren hierarkia guztiak mundu mailako kolonizazio prozesu baten emaitza dira. Menderatze-hierarkia global horiek elkarren artean txirikordaturiko beste hierarkia zehatzagoek osatzen dituzte, hau da, klasekoek, etnikoek, estetikoek, eta baita... [+]


2024-10-02 | Jesús Rodríguez
Amerika Kopa eta elefantea gela erdian

Directa-ren ikerketa batetik abiatuta ezagutu dugu iruzurra. Bartzelonan egiten ari den belako Amerika Koparen antolatzaileek argitaratutako audientzia eta bisitari kopuruak faltsuak dira. Gaia garrantzi sozial eta politiko nabarmena izaten ari da, faltsututako datu horiek izan... [+]


2024-10-02 | Moon of Alabama
Gerra hurrengo fasera iritsi da

Irailaren 17ko astean, Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk erabaki zuen Hezbollah-rekin Libanon zuen misil trukea beste maila batera eskalatzea, eta erabateko gerra hastea.


Enarak beti itzultzen dira

Maule, 1892. Zaraitzu ibarreko zortzi emakume espartingile Zuberoako hiriburutik etxera abiatu ziren, baina bidean, Larrainen, elurteak harrapatuta, hotzak hil omen zituen denak. Zortzietatik zazpiren izenak iritsi zaizkigu: Felicia Juanko, Felipce Landa, Dolores Arbe, Justa... [+]


Eguneraketa berriak daude