Aturriko euskararen kolorea, Lapurdiko misterioa

  • Norbaiti gure hizkera deskribatu beharko bagenio, denok genituzke gogoan zenbait elementu (hiztunaren adina, sexua, jatorria, hizketaren testuingurua, eta abar). Gugandik urrun edo aztertu gabe dauden hizkeren kasuan, ordea, hastapeneko irizpide fresko horiek galtzen omen dira, ahaztu egiten dira gugan betitik izan diren intuizioak, norbaitek lehenago ekarritakoari jarraituz, galbahetu gabe. Euskal Dialektologiaren terra incognitak ez dira salbuespen izan. argiaren gonbiteaz, plazaratzen ditugu EHUko doktorego tesi-proiektu baten aitzakiaz, 1999tik egiten dihardugun Aturriko euskararen azterketa dialektologikoaren ildo nagusiak.
Koldo Zuazoren sailkapena
Koldo Zuazoren sailkapenak ('Euskalkiak, herriaren lekukoak', 2003), Bardoze Aturriko eremutik kanpo jartzen du.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

- Gizatalde honen hartu-eman historikoak. Goi Pirinioetatik Kantauri itsasorako bidean, Aturri ibaiak Lapurdiko ipar-ekialdea ukitzen du, ingurune honetan hitz egiten den euskarari izena emanez –ad hoc bada ere, bertako euskaldunek ez dutelako beren mintzamoldearentzako izendapen esklusiborik, Heskuaraz hitz egiten dute–. Aturri aldeko herri gehienen porturako ahoak ibaiaren bi aldeen arteko merkataritzarako ezinbesteko garraioak izan dira –garrantzitsua izan zen Frantzia eta Espainia lotzeko lehen zubia, Ahurtin–. Arrantza eta merkataritzako jarduerak izan dira ibai bazterretan nagusi; barnerago, nekazaritza –Pirinioetako artzainekin ere lotura handiak izan dituzte Aturriko euskaldunek–. Lapurdiko ipar-eguzkialdeko kokapen geografiko estrategikoari esker, Aturriko herriek inguruko jardueretan ere parte hartu dute, esaterako, XVII. mendeko Lapurdiko (Uztaritze, Hazparne) larrugintzan.

Edozein gizataldetan orografiak hiztunei jarritako baldintzak. Bardoze, adibidez, urrunago den herria da, eta tradizioz hizkuntza aldetik bereizten dela ematen du. Aturriko bideetan ere ibiliak gara. Malkartsuegia izan gabe, Lapurdiko ipar-ekialdeak baditu zango eta gurpilentzako erronka bihurriak. Garai batean baldintzak okerragoak ziren, ez zen traktorerik ez yeusik, Beskoitzeko itzain ohoratuen animaliek lurrean tripalaaino sartzen zituzten zangoak, euri sasoian.

- Hiztuna vs. hizkera-eraginak. Ipar Euskal Herriko bazter anitzetan bezala, hemen ere lau biztanle mota nagusi daude: herrian lan egiten duena, erretretan dena, herritik kanpo lan egiten duena –herrira atseden hartzera datorrena– eta herrian etxe berria egin duen kanpotarra (erdalduna, gehienbat). Leizarragak 1571n jadanik idatzi zuen pasartea egiaztatzen ari gara Aturri aldean: “Batbederac daqui heuscal herrian quasi etche batetic bercera-ere minçatzeco manerán cer differentiá eta diuersitatea den”. Tradizioz, Lapurdiko ipar-eguzkialdeak aldi berean hainbat hizkeren eragina biltzen duela esan da. Zehatzago esanda, Aturriko euskara ez omen da erabat izan ez Lapurdikoa ezta Nafarroa Beherekoa ere. Horregatik, hizkeron eragin hauek nolako banaketa duten interesatzen zaigu –noraino lot daiteke, esaterako, Lafitteren Nafar-lapurterarekin?–, herri, auzo zein hiztunen arteko dimentsioetan.

- Aturriko berezko eredurik ote? Ez da euskaldun kopuruaren erroldarik egiten, baina egiaztatzen ari garen bezala, bertako moldeaz nolabaiteko jariotasunez hitz egiteko lagun gutxi geratzen da –gazteagoak dauden arren, gehienak 60-70 urte inguruko hiztunak dira–. Gainera, erabilpena gehienbat etxe barnera mugatzen da. Pedro de Yrizarrek 3.000 euskaldun zenbatu zituen 70eko hamarkadan, baina gure bertatikako oraingo datuen arabera, Hiriburun, Lehuntzen –Koldo Artolari zor dizkiogu Hiriburu eta Lehuntzeko azken euskaldunen hitzak– eta Ahurtin, esku bateko atzamarrekin zenbatu ahal dira, Urketan bi eskuak erabil daitezke, eta Mugerren, Beskoitzen eta Bardozen, batera agian ehunen bat hiztun aurki litezke. Nolanahi ere den, harritzekoa da nola biztanle hauek, Baionaren ondoan egon arren –Baionatik gero eta gertuago, orduan eta euskaldun gutxiago–, eutsi izan dioten euskarari. Adierazgarria da gu inguratu arte gaztarotik ia euskararik egin izan ez zuten lagun batzuei honelakoak entzutea: “Ez, ez, ‘iguzki’ ez... baduzu elhe bat... ‘ekheerri’, hoi da ene heskuara, ekheerri!”; “Ene heskuara duxu ‘hoi duxu’, pas ‘da’”. Azterketa dialektologiko honetan berezko Aturriko euskararik baden edo ez jakin nahi dugunez, hiztun adinduengana jotzearekin batera, 40 urte ingurukoen nahiz gaztetxoenen hizkuntza joerak ere aintzat hartzen ditugu, erreferentziazko ikuspegia orekatua izan dadin.

- Tarteko hizkera euskalki-sailkapenean. Aturriko euskarak euskalki-sailkapenean argi printza ekar dezakeela esan ohi da. Aturriko euskararekiko interesa, aztertu gabeko hizkera izatean gainera, Lapurdiko eta Nafarroa Behereko hizkeren arteko tarteko-hizkeratzat hartzean datza, Amikuzetik Lapurdira zubi funtzioa eginez. Hauxe teoriarentzat ere aberasgarria da, hots, zubi-hizkeretan modu bizian azal omen daitezkeelako aldaketa eta banaketa linguistikoa. Hain zuzen ere, eremu txiki batean ezaugarri ezberdin asko topatzen badira, argiago ikusten omen ditugu hiztunaren jokabideak –esaterako, ondoko berbaldiarekiko harremanak–. Adibide onak ditugu Beskoitzeko xuketa alokutiboan (nuxu ‘naiz-nauzu’), edota Bardozeko euskararen ü bokalean, gainontzeko Aturriko herrietara hedatu ez omen diren ezaugarriak, tartean kilometro gutxi egon arren.

Hizkuntz-ezaugarrien bilketa bertatik

Ildo nagusi hauek guztiak, bide berean ezkontzen ditugu: Aturriko hizkuntza ezaugarriak. Horretarako, gure lehen urratsa izan da Euskal Dialektologiak Aturriko euskaraz esandako guztia biltzea eta aztertzea –aparteko tokia merezi du Euskal Herriko Hizkeren Atlasaren uztak–. Lekukotasun hauek baloratzen deserosoak dira, batetik, haien artean hamarkada askotako aldea dagoelako, eta bestetik, datu bakoitza jaso zelako modu eta biltzaile ezberdin batekin. Duela mende/hamarkada batzuetako eta gaurko metodo dialektologikoak oso gauza bi dira. Guk uste dugu hizkera honetara hurbiltzeko beharrezkoa dela bertan egonaldiak egitea; geure datuak, hain zuzen ere, Aturri aldean 2000. urtetik egiten ditugun egonaldien bidez biltzen ari gara –pazientziadun berriemaileei bihoazkie geure eskerrik beroenak–. Eta kontuan izanda inoiz ez dela Aturriko euskara xeheki eta modu bateratuan analizatu, oso pozik gaude metodo hau aukeratu izanaz, emaitzak biziki interesgarriak izaten ari dira-eta.

Zenbat onura gehiago izan ditzake Iparraldean orokortzen ari omen den nafar-lapurtera ereduaren aldakan den herri-hizkera honen azterketak? Beskoitzekoa zen Leizarraga, Hiriburukoa Darrigol... beste ikuspuntu batetik ezagutu ahal izango al dugu euren lanetako euskara?

Azkenak
2024-11-04 | Sustatu
Jokoteknia 2024 Bilbon egingo da azaroaren 9an

Jokoteknia Bideojokoen Euskal Jardunaldiaren zazpigarren edizioa azaroaren 9an (larunbata) egingo da Bilbon, Euskararen Etxean, 09:45etik 13:00etara. Jokoteknia jardunaldietan euskal bideojokogintza industriako aditu eta jokalariak batera jarri ohi... [+]


2024-11-04 | ARGIA
Nazioartean “botere sozialista gaurkotu bat” antolatzeko deia egin dute Gazte Topagune Sozialistan

Urriaren 31tik azaroaren 2ra Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleak-ek Gazte Topagune Sozialista egin dute Altsasun (Nafarroa). Europan eta Euskal Herrian hedatzen ari diren “proiektu atzerakoiak” jarri dituzte jomugan eta joera horiei ez dietela... [+]


2024-11-04 | Leire Ibar
Langileen legez kanpoko trafiko delitua egotzita atxilotu dituzte bi gazte Tolosan eta Deban

Ostiral gauerdian atzeman zituen Ertzaintzak ustez langileak ilegalki zeramatzan bi furgoneta, Ertzaintzak uste du Europako beste herrialde batera bidean zirela, han lan egiteko. Atxilotutako gidarietako batek hamar pertsona zeramatzan furgonetan eta besteak 22.


52 herrialdek NBEri eskatu diote Israel armaz ez hornitzeko

Turkiaren ekimena babestu dute nazioarteko herrialde ugarik, gehienak arabiarrak edo islamiarrak, baita Hegoafrika, Brasil, Kuba, Errusia, Norvegia eta Vietnamek ere, besteren artean.


2024-11-04 | Jon Torner Zabala
Valentziako hondamendia:
Hormigoiak lurzorua inpermeabilizatzen duenean

Ugariak dira Dana denboraleak Valentzian eragin duen hondamendiaz egin diren irakurketak. Beste faktore batzuen artean, gizakiak naturari ebatsitako eremuez luze mintzo dira hedabideak, ibai eta itsaso ertzak hormigoiarekin betetzeak duen arriskua dela-eta. Hormigoiarekin... [+]


2024-11-04 | Bertsozale.eus
Osatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak
Azken final-laurdena jokatuta, erabakita geratu da hurrengo fasean nortzuk ariko diren.

Baigorri-Tafalla senidetze eguna
Liturgia ez-katoliko bat Urdozeko kaperan

Kasu Hegoaldeko begirada horri. Lehen-lehenik desmitifikatu larre berde, etxe zuri eta teila gorrien lur ederrekiko miresmen itsua, halako maitasun inkondizionala, hizkerari eta ustezko bizitzeko manerari loturiko fetitxismoa. Utz, Ruper Ordorikari sarri entzun gisan,... [+]


2024-11-04 | Behe Banda
Barra warroak |
Ipuin bat kiskaltzeaz

Korrika eta presaka ekarri dute megafonoa. Hau onartezina da. Hau ezin da onartu. Denok batera oihu egin dezagun, ezin dugu honela jarraitu. Zurean ere sartu direla? Bai arrazoi duzu, jo ditzagun txaloak zuretzat. Hurrengo astean hemen batuko gara denok eta aurre egingo diegu,... [+]


Segurtasuna ala eskuin mutur berriaren amua?

Iragarritako heriotza baten kronika. Donostiako Udalak Egiako Kaleko Afari Solidarioak debekatu ditu, «segurtasunaren» aitzakian. Bizpahiru urte dira Egian segurtasuna guztien ahotan dagoela, eta azken hilabeteotan, talde eskuindarren gorakadarekin, egoerak okerrera... [+]


ANALISIA
Donostiako Egiako eta Gasteizko Errotako mobilizazio arrazistak (eta etorriko direnak): kointzidentziak eta galderak

Azken asteetan mobilizazio arrazistak piztu dira Gasteizko Errota eta Donostiako Egia auzoetan, eta biek iragarri dute asteroko deialdiei eusteko asmoa. Haien artean desberdintasunak daude, baita antzekotasun asko ere: sustatzaileak anonimoak izatea, konfrontazioa bilatzea, edo... [+]


2024-11-04 | Garazi Zabaleta
Mimogoxo
Edertasuna baino osasuna helburu duen proiektua Ezkion

Naturopatiaren eta iridiologiaren mundutik iritsi zen Eztizen Agirresarobe Pineda ezkiotarra kosmetika naturalaren mundura: “Hirugarren urtea dut naturopatia eta iridiologia ikasketetan, baina lehenagotik ere egiten nituen ukenduak, kakaoak, eta antzekoak”, azaldu... [+]


2024-11-04 | Jakoba Errekondo
Eguzki-lore meteorologoa

Mendirik altuenetako okoilu gordeetan. Ziztu biziz haize hotzak zazpi hilabetez neguztatzen duen zokoan. Udan igotzen dituzten azienda saldoek motzean eusten dioten belaze bazterretako zuhaixken altzoan. Bertan ezin biziraunari eutsi eta basoak ere txil egin eta urrun-urrunera... [+]


Sardina europarra
Mugarik gabe, baina ez mugagabe

         Sardina bat... bi sardina... topatu ziren...

Atlantikoan, Mediterraneoan, Indikoan, Pazifikoan… Gauez bada, 25-55 metroko sakoneran; egunez sakonago, 100 metrorainokoan, harrapariengandik babesteko.


Birika-belarra

Udazken betean gaudela arnas bideei erreparatu beharra daukagu, garai honetan ia gehienok izango baitugu katarroren bat. Hori bakarrik denean gustura, arnasbideetako gaitz larriagoak zeharo gaiztotuta dabilzkigulako azkenaldian. Gure artean aurre zaintza egitea ohitura zabaldua... [+]


Eguneraketa berriak daude