argia.eus
INPRIMATU
Kroko laguna inguruko animaliak ezagutzen
  • JO LODGE:: MUU, MUU!

    IBAIZABAL

    ORRIALDEAK:: 22

    PREZIOA:: 6.80€

Pilar Iparragirre 2011ko urriaren 05
Etxeko txikienentzat apropos asmatutako ezusteak ditu Ibaizabal argitaletxearen Muu, muu! Kroko eta animaliak izeneko liburutxoak. Zarata harrigarriak entzuten dituen nekazal gune batera oporretan joana zaigu Kroko laguna oraingoan. “Ihihi!” entzuten du, hasteko. Zer izango? Eta zaldi bat. “Beee!” iristen zaio Krokori belarrietara gero. Langa gorri bat pasatzen du eta, zer aurkituko? Ardi bat. “Kakaraka!” hasten zaio norbait. Arrautza jarri berria duen oiloa da. “Muuu!” dio hurrengoak. Ukuiluan dagoen behia izaki!