Euskarazko literatura eta itzulpen alorretako Euskadi Sariek badute 2007. urterako epaimahaia dagoeneko. Joan den astean kaleratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian aurten sariok emateaz arduratuko diren pertsonen zerrenda. Karlos Otegi izango da euskarazko literaturako Euskadi Sariaren epaimahaiko burua eta Jon Kortazar, Arantxa Urretabizkaia, Karlos Santisteban eta Pello Otxoteko izango dira epaimahaikideak. Euskarazko itzulpenarenari dagokionez berriz, Bakartxo Arrizabalaga izango da epaimahaiburu eta Karlos del Olmo, Irene Arrarats, Mikel Hoyos eta Josu Barambones epaimahaikide. Iaz Xabier Olarrak eta Iban Zalduak (argazkian) eskuratu zituzten sariok euskarazko itzulpen eta literatura alorretan hurrenez hurren.