argia.eus
INPRIMATU
E-posta erotikoen lehiaketa
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2007ko irailaren 05
Bizkaiko Ugaoko Udalak e-posta erotikoen lehiaketa antolatu du. Bosgarren edizioak erotikugao.com izena du. Aurten lan irabazleak antzerkiratu egingo dituzte, Glu Glu taldearen eskutik. Nobedade esanguratsuena web gunea da. Lehiaketa irailaren 3an abiatu da eta lanak azaroaren 30a arte aurkeztu ahal izango dira. Epaimahaiak bost lan aukeratuko ditu kategoria bakoitzeko. Lanok web gunean jarriko dira eta erabiltzaileek botoa emateko aukera izango dute irabazlea aukeratzeko. Saritutako lanetan oinarritutako antzezlana 2008ko udaberrirako estreinatzea espero dute.