argia.eus
INPRIMATU
Karibe osoan ospetsu egin zen zapalduen aldeko pirata kultua
  • ENRIC LARREULA:: BELE BELTZ PIRATA

    IBAIZABAL

    ORRIALDEAK:: 166

    PREZIOA:: 9.80€

Pilar Iparragirre 2011ko urriaren 05
Enric Larreula i Vidal idazleak sortu dituen pertsonaia guztietatik, Yon Oyangurenek Bele Beltza pirata nobelakoa aukeratu du euskarara ekartzeko. Hamar urtetik aurrerako gaztetxoei zuzendua dago idazlana, eta 1660 urtean biolina eta antzeko zaletasunak albo batera utziz, familiaren tradizio piratari jarraitzea erabaki zuen Jacques Lagarden gaztearen abenturaz dihardu. Bele Beltz hartu zuen gerra-izen gisa, eta horrekin egin ei zen ospetsu Karibe osoan, ausarta, adoretsua, kulturaz jantzia, tratuan adeitsua, askatasunaren zalea eta zapalduen defendatzailea zelako. Adibidez indiarrek, hainbeste oker egin zieten soldadu espainiarrak patata-tortillan jatea erabaki zutenean, Bele Beltzek konbentzitu omen zituen halakorik ez egiteko.