Argitaletxe gazte baten lehen urratsak

  • Ez da meritu txikia geroz eta irakurle gutxiago omen dagoen honetan argitaletxe bat abian jartzea. Duela urte eta erdi sortu zen Meettok-en kasua da. Lau liburu kaleratu ditu Donostiako Egia auzoan egoitza duen argitaldariak, bi euskaraz eta bi gaztelaniaz, denak itzulpenak. Jean Echenoz-en Ravel da ibilbide labur horren azken fruitua.
Ramon Etxebeste
Ramon Etxebeste Meettok argitaletxeko arduraduna, Donostiako Egia auzoko bulegoan.Dani Blanco
“Beti gustatu izan zait kulturaren mundua, liburuak eta musika izan dira beti nire hobbyak. Formazioz zientzietakoa naiz eta enpresa mundura lotuta egon naiz, baina hau egin nahi nuen bizitzako momenturen batean” azaldu du Ramon Etxebestek Meettok argitaletxearen jatorriaz galdetuta. Bera da portutik abiatu berri den itsasontzi honetako patroi eta marinela. Bere buruari jarritako erronka izan zen argitaletxea sortzea. 2006ko martxoan eman zuen urratsa, Groucho Marx-en Groucho eta ni euskaraz argitaratu zuenean. Harkaitz Canoren hitzaurre eta guzti ikusi zuen argia liburu horrek. “70eko hamarkadan irakurri nuen lehen aldiz liburua eta berriro hartu nuen argitaletxearen ideia buruan izan nuenean. Iruditu zitzaidan testua oso gaurkoa zela, orain dela 50 urte idatzitakoa izan arren. Hala ere, hemengo idazle batek gaurkotasuna ematea ondo etorriko zela pentsatu nuen”.

Aurreneko urratsa emanda ondorengoak errazago etorri ziren Meettokentzat: “Bigarren liburua gaztelaniaz eta eslovenieraz kaleratu zen, France Preseren-en poemak dira, Esloveniako poeta nazionalarenak. Hirugarrena Kari Hotakainen-en Camino de trincheras izan zen, nobela finlandiarra, gaztelaniaz hau ere”. Euskaraz eta gaztelaniaz %50ean argitaratzeko asmoa du Meettokek, nahiz eta Etxebestek dioenez merkatuak eskaintzen dituen aukerak aztertu beharko diren. “Euskaratik bakarrik ezin zara bizi, merkatu txikia da eta hor sendotuta daude argitaletxe asko. Urte asko daramaten editoreak daude, indar asko dutenak”.

Argitaletxe txikia izatearen ajeak

Orain arte atzerriko idazleen itzulpenak kaleratu dituen argitaletxea izanda, galdera konturatu gabe ateratzen da: nolakoa da horiek argitaratzeko eskubideak lortzeko prozesua? Etxebestek lan eskerga egin behar izan duela azaldu du: “Azkenean ahalegin handiak eginda eta tematuta lortu egiten dituzu argitalpen eskubideak. Noski, hasieran zu ez zara inor eta jendea ez da asko fidatzen ezagutzen ez zaituenean. Beheko mailatik hasi naiz eta pixkanaka ari naiz goraka”. Groucho Marxen liburuaren kasuan ahalegin horiek egiteaz gain geografia apur bat ere erakutsi behar izan zuen Meettok etxeko arduradunak: “Argitaletxe estatubatuarrek, hemendik deitzen diezunean, sarritan ez dute jakiten non dagoen ere, baina tira...”.

Dena dela, Etxebesteren esanetan enpresa handia ez izateak baditu bere abantailak ere: “Zaluagoak gara, hori da gure abantaila, zaluagoak eta bizkorragoak izatea”. Autonomiaz jarduteko aukera ere azpimarratu du Donostiako argitaldariko ordezkariak.

Zirrikituak zabaldu nahian

Orain arte kaleratu dituzten liburuen katalogoa ikusita badirudi Meettokek merkatuaren zirrikituetan arakatzeko asmoa duela, bere lekua aurkitzen saiatzeko. “Daukagun aukera bakarra da, besteek egiten ez dutena argitaratzea, gauza arraro samarrak”. Lehenago inork euskaratu ez dituen egileak dira Groucho Marx eta Jean Echenoz, adibidez. Gaztelaniazko liburuekin ere antzera gertatzen da: France Preseren eta Kari Hotakainen ez ziren lehenago gaztelaniara itzuliak izan. “Pixka bat arriskatu beharra dago”, Etxebesteren esanetan.

ASTEKARIA
2007ko irailaren 09a
Azoka
Azkenak
Debako liburutegiak “espazio mugatua” duela dio udalak, umeei ordu gehienetan bertan egotea debekatzeko

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


2025-02-11 | Sustatu
Metak Libgen pirateatu badu, zuk zergatik ez?

AEBetako auzi judizialen batengatik jakin denez, Metak (Facebook-eko jabeak) Libgen sareko liburutegia masiboki pirateatu du BitTorrent protokoloak erabiliz. 81.7 terabyte gutxienez lortu zituzten horrela, beren adimen artifizialeko sistemak elikatzeko. Saiakera eta zientzia... [+]


Akordioa erdietsi dute haur eskoletako langileen baldintzak hobetzeko, bi greba deialdien atarian

16 urteren ostean, Eusko Jaurlaritzak eta Haurreskolak Partzuergoak akordioa erdietsi dute astelehen iluntzean lan-hitzarmena berritzeko. Greba deituta zegoen asteazken eta ostegun honetarako, eta LABek eta Steilasek indarrik gabe utzi dituzte bi deialdiak. Asteartean mintzatuko... [+]


Bigarren itzulian erabakiko da nor izango den Ekuadorko presidentea

Inkesta gehienen faboritoa Daniel Noboa egungo presidente eskuindarra izan arren, aurreikusitakoa baino tarte txikiagoa atera dio Luisa Gonzalez hautagai correistari. Apirilaren 13an egingo da bigarren itzulia.


2025-02-10 | ARGIA
Traktoreak Gasteizko, Baionako eta Tafallako kaleetan, azken protesten urtemugan

Gasteizko protestak Trebiñu eta Araba elkarteek deitu dituzte, Tafallakoak Semilla y Belarra elkarteak eta Baionakoak 'Pirinio mendikateko laborariek’. Denek salatu dute Mercosur merkataritza akordioaren ondoriozko konpetentzia, eta erregaien zerga gehiegizkoak.


Goya sariak eta esaten (ez) diren hainbat kontu

Euskal herritar ugari saritu ditu Espainiako zine akademiak pasa den asteburuan banatu diren Goya sarietan. Artikuluaren bigarren partean, zeresana eman duten hainbat kontu aletuko ditugu.


Altzairuari eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

AEB inportatzen dituen altzairu eta aluminioari %25eko muga zergak ezarriko dizkiola iragarri du Donald Trumpek. Ez du zehaztu noiz sartuko den neurria indarrean.


Bosgarren preso trukea egin dute Hamasek eta Israelek

Bien arteko su-etena indarrean sartu zenetik hiru aste bete direnean, Hamasek guztira 21 bahitu askatu ditu eta Israelek, berriz, 730. Bahitu israeldarren irudiak "gizateriaren aurkako krimen baten adibidea" direla salatu du Israelgo presidente Isaac Herzogek.


Carrefourren kontrako boikot eguna antolatu du larunbaterako BDZk

Gizarte palestinarrarekin elkartasunean luzatutako Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak kanpainak "baterajotze nazionalera" deitu du otsailaren 15erako Carrefourrek Hego Euskal Herrian dituen bost merkataritza zentrotan. 


Mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakasleak salatu du sareetan identitatea ordezkatu diotela

"Gaia argitu arte, irakaslea ez da campusera itzuliko", adierazi du Joxerramon Bengoetxea errektoreak, eta gehitu du "bitartekaritza" bat abiatu dutela zer gertatu den ikertzeko eta horren aurrean zer egin ikusteko. EHUko Ikasle Kontseiluko lehendakari... [+]


EH Bilduk zerrenda bateratuak osatzeko eskua luzatu die EAJri eta ezker konfederalari, Espainiara eta Europara begira

"Adostasun zabaleko gutxieneko programa amankomun bat" oinarrian izatea posible da, EH Bilduren esanetan. Zerrenda bateratuak osatzea lehenetsiko du Espainiako eta Europako hauteskundeetan, Frantziako Estatuko Fronte Herritar Berriaren tankera hartuta.


Eguneraketa berriak daude