argia.eus
INPRIMATU
Disonancias ekimenean parte hartu nahi duten artistentzako epea zabalik
Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2007ko abuztuaren 29a
Urriaren 9ra bitartean zabalik dago Disonancias plataformaren deialdia, nazioarteko artistek Euskal Herriko enpresa eta zentro teknologikoekin elkarlanean ikerketa proiektuak gara ditzaten. Parte hartzeko baldintzak plataformaren web gunean (www.disonancias.com) eskuratu ditzake interesa duenak. 2007-2008 edizioan bederatzi ikerketa proiektu osatu dituzte. Aurkeztutako artisten artean aukeraketa egingo dute urriaren 15etik 30era bitartean. Horren ondoren berriz bederatzi hilabeteko lankidetzari hasiera emango diote artistek azaroan.