Ibaizabalen eskutik kaleratu den Krokoren bilduma osoa bezala Txipli-txapla! Kroko eta eguraldia liburua ere etxeko txikienei zuzendutako kontakizuna da, orri lodikoa eta ezuste atseginez betea. Egun eguzkitsuetan Krokok maite du triki-traka trizikloan ibiltzea. Egun haizetsuetan, ordea, nahiago du kometa dantzan jartzea. Egun sargoritsuetan, berriz, han doa Kroko itsasoan edo errekan murgiltzera. Egun euritsuetan maite du putzuetan saltoka ibiltzea. Eta egun elurtsuetan, elur malutak jaurtitzea.