Chick Corea, Gary Burton, Madeleine Peyroux, Elvis Costello eta Pedro Iturralde moduko musikariak izango dira Donostiako XVII. Jazzaldian. Uztailaren 24tik 29ra bitartean, kontzertu ugari eskainiko dituzte hainbat aretotan eta hiriko txoko desberdinetan paratuko dituzten agertokietan. Bestalde, hilaren 23an hasiko da Zarauzko Nazioarteko Jazz Mintegiaren zazpigarren edizioa. Iñaki Salvadorren zuzendaritzapean, teoria eta praktika –parte-hartzaileek kontzertuak eskainiko dituzte kalean– uztartuko dituzte mintegian. Irakasleen artean, Adam Kolker, Ben Monder, David Berkam, Dick Oatts eta Joe Magnarelli musikariak daude. Uztailaren 28an amaituko da jazz mintegia.
Informazio gehiago:
www.jazzaldia.com eta www.jazzarautz.com.