argia.eus
INPRIMATU
Haur guaraniak euskara ikasten
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko maiatzaren 03a
Estebe Ormazabal, Brasilgo Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxeko kideak eman du guaranien berri www.sustatu.com-en. Brasilgo hiriburuko Jabaquara auzoan dagoen Tekoa Pyau herrixkan haurrak tupi guarania hizkuntza ikasten eta beren kultura mantentzen saiatzen dira. Era berean, euskara eta gure kultura ezagutzen ari dira, horrek –Estebe Ormazabalek dioenez– guarani bezala bizitzen jarraitzeko indarra ematen die.