Errazagoa da dantza egitea

  • San Fermin eguna da, eta ez gaude ez Iruñean ez Lesakan, baina dantzan ari gara. Miranda do Douron gaude, Portugalen, makila-dantzen nazioarteko jaialdi batean. Miranda inguruko pauliteiroak eta Zamorako paloteoak dira nagusi jaialdian, eta gu urrutitik iritsitako euskaldun exotikoen papera egitera etorri gara. Gure emanaldia bukatu eta zenbait ikusle hurbildu zaizkigu egin ditugun dantzei buruz galdezka: “Zer esan nahi du egin duzuen ezpata-dantzak? Guda-dantza bereziren bat al da?” galdetu dit batek. “Emankortasunarekin zerikusirik al du?”, besteak.
Oier Araolaza
Dani Blanco
Portugalera joan gabe ere, ezkontza batean dantza eginez gero ohikoa da gonbidatuetako bat hurbiltzea eta “aizu, azalduko al diozu gure Albaceteko lehengusuari zer esan nahi duen aurreskuak?”. Gure dantzek esanahi magiko eta mistikoen gordailu direla sinestarazten lan handia egin dugu dantza taldeetatik. Are gehiago, tradizionalari exotikoa gehitzen badiogu musika zelta egiten dutela dioten zenbait talderen iruditeria osoa martxan daukagu: errito paganoak, sinbolo ezkutuak eta arte primitiboaren superbibentziak.

Ez dut ukatuko superbibentziarik dagoenik gure dantzetan. Saioak gogorrak dira, izerdia majo isurtzen dugu, makilakadek minberak uzten dituzte hatzak, eta koreografiaren joan-etorriak sasi artean galtzen direnean, oxigenoa urritzen hasten da burmuinetan eta esku eta oinen koordinazioak kale egiten du. Heroiek bakarrik segitzen dute aurrera, superbibienteek.

Zahar itxura badute ere, erne, XXI. mendeko gizartearen eta kulturaren emaitza dira gure dantzak. Bai, tradizio zaharren ondorengoak dira; ustez behintzat, zenbait kasutan, aspalditik datozen tradizioak dira. Egia esan, egozten dieguna baino dezente berriagoak dira gehienak, baina hori beste baterako utziko dugu. Esan bezala, aspaldiko tradizio batzuen ondorengo ditugu zenbait dantza, etengabe egokitzen eta eraldatzen joan arren, zahar itxurako osagai batzuekin funtzionatzen jarraitzen dutenak.
Baina egungo gizartean ekoiztu eta kontsumitzen dira, beraz, egungo kulturak eragiten die, beste edozeini bezala. Eta esanahiak ere egungo jardueran eman nahi dizkiogunak ditu. Zer esan nahi duen ezkonberriei egindako aurreskuak? Ba norbaitek ordaindu duela hori egiteko. Ados, horren gordin esatea ez da batere erromantikoa. Izan daiteke dantzariak lagun dituela eta horrela zoriondu nahi izan dituela ezkonberriak. Besterik ez? Bai, noski, bakoitzak erantsi nahi dion guztia. Eta erantsi nahi ez diona ere bai.

Ideia eta kontzeptu abstraktuak eraiki eta komunikatzeko erabiltzen dugun funtsezko tresna azaleratu ziguten Lakoff-ek eta Johnson-ek: metafora. Hizkuntza bidezko komunikazioa metaforaz josita eta metaforen gainean eraikita badago, dantza komunikazioa sinbolikoa da goitik behera, eta metaforan hezurmamitzen da bere adierazteko gaitasuna.

Beste garai batzuetan sortu eta eraldatu zituzten arrazoi eta esanahiak fosilduta aurki litezke tradiziozko dantzetan.
Koreo-arkeologia jarduera erakargarria da eta emaitza irudimentsuak eskaintzen ditu, gure historiara hurbiltzeko aukera eman eta aurrera egiteko bideak irekitzen dizkigu. Asko gara horrelakoekin gozatzen dugunak. Ruperrek kantatzen duen bezala: “Nik ere, gauza orotarik, gauza erabiliak ditut gehien maite”. Baina orain eta hemen dantzatzen denak, orain eta hemen du zentzua eta esanahia, eta horixe da biziarazten duena. Ez da erronka makala hori hitzetan jartzea, alegia, 2007an ezpata-dantzan ari garenean, zer adierazi nahi dugun eta, ikusleak zer ulertzen duen hautematea eta hitzen lengoaiara ekartzea. Errazagoa da dantzan aritzea.

Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude