argia.eus
INPRIMATU
EHZ jaialdiaren etorkizuna ezbaian
Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko maiatzaren 03a
Euskal Herria Zuzenean (EHZ) elkarteak biltzar nagusia egingo du irailaren 8an, 15:00etan, Hazparneko Xuriatea ostatuan. Orduan erabakiko dute jaialdia bertan behera utzi ala ez, finantzaketa berriak bilatu behar ote diren, helburu berriak zein diren, festibalaren ereduak aldatzea komeni den edota jaialdia Idauze-Mendiko (Zuberoa) gunean antolatzen jarraitu behar ote duten. Festibala parte hartzaileen esku dagoenez, bilkurara joateko dei egin dute antolatzaileek. Euren hitzetan, “jaialdian parte hartu duten talde eta hornitzaile gehienek prezioa apaltzeko egin duten indarrari esker beteko da aurtengo edizioaren aurrekontua”.