argia.eus
INPRIMATU
Maurice Ravelen bizitza oinarri duen nobela
  • Jean Echenoz ::Ravel

    Meetok

    orrialdeak ::122

    prezioa ::15€

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 06a
'Ravel'
Isekarako joera duen idazlea da Jean Echenoz (Orange [Vaucluse] 1947). Sari potolo askotxo irabazia ere bai, –besteak beste 1983an Cherokee eleberriarengatik jaso zuen Médicis saria eta 1999an milioi eta erdi irakurle izan zituen Je m´en vais izeneko lanarengatik irabazi zuen Goncourt saria gogora genitzake–. Gerardo Markuletak euskaratu duen Ravel berriz, 2006an eman zuen argitara. Meetok argitaletxeak kaleratu duen liburuan, Ravelen ezagutzaile fina den Joaquín Achúcarro euskal piano-jolearen aitzinsolasa agertzen da. 1875ean Ziburun sortu eta 1937an Parisen hildako Maurice Ravel musikari handiaren azken hamar urteak zehatz mehatz islatzen ditu nobelak.