Jazz doinu akustikoak

  • Uztaila jazz aroa da Euskal Herrian, urtero antolatzen diren jaialdiei esker. Nazioarteko izarrak etortzen dira hil honetan gurera baina, eta etxean zer? Etxean ere egiten da jazza. Dinbi Danba talde gipuzkoarra da horren adibide: Cruce de cables izeneko bigarren diskoa argitaratu dute Errabal zigiluaren eskutik. Aurrekoa baino akustikoagoa, uzta propioko kantuek eta zenbait bertsiok osatzen dute.
Dinbi Danba taldeko kideak
Dinbi Danba
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Duela bost urte Donostian sortu zen Dinbi Danba taldea. Orduko laukotea ondokoek osatzen zuten: Imanol Lorenzo (baxua), Roge García (bateria), Joserra Lorenzo (gitarra) eta Miguel Alonso (tronpeta). Jazz mundura pasa den hainbat talde bezalaxe, rock estilotik zetozen laukoteko zenbait kide. Lorenzo anaiak aurretik Txinataun izeneko bandan aritu ziren, adibidez. “Txinataunen amaiera aldera zenbait kantu instrumental konposatu eta zuzenean jotzen hasi ginen. Eta gutxinaka jazz munduan murgiltzen joan ginen. Joserra eta biok big band batean ere jotzen genuen garai hartan. Eta jazz taldea osatzen hasi ginenean hango tronpeta-jolea taldea osatzera animatu zen”, azaldu du Imanol Lorenzo baxujoleak. Makina bat emanaldi eskaini ondoren 2003an beraien estreinako lana argitaratu zuten Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eskutik: Dinbi Danba. Handik gutxira Xpression!!! lehiaketako Jazz modalitatean lehen postua lortu zuten. “Lehiaketa zuzenekoan oinarritzen zen, emanaldia eskaini eta bideoan grabatzen zuten gero epaimahai batek erabakia hartzeko. Denbora luzez ezer jakin gabe egon ostean lehiaketa irabazi genuela esaten deitu ziguten”, azaldu du Joserra Lorenzo gitarra-joleak.

Cruce de Cables

Dinbi Danba proiektu “irekia” dela uste dute taldeko partaideek. Hamazazpi urte inguruko esperientzia dute kideek eta egitasmoak etorri ahala gauzatzen joan dira, inolako presiorik gabe eta beraiek nahi izan duten bezala.

Disko berriarekin batera estilo eta formazio aldaketak izan dira Dinbi Danban. Oraingo honetan Lorenzo anaiek jazz akustikorantz jo dute beraien konposizioetan. Eta gitarra eta baxu elektrikoen presentziarik falta ez bada ere, gitarra klasiko, akustiko eta flamenkoek leku garrantzitsua dute lan berrian. Miguel Alonso tronpeta-joleak ez du parte hartu disko honetan. Roge Garcíaren bateria goxotu eta osatzeko, berriz, bere anaia, Dani García, sartu da taldean perkusioekin. Laukote berriak beste hiru musikariren laguntza izan du Cruce de cables grabatzerakoan. Iñaki Alberrok txeloa grabatu du, Aintzane Lorenzok pianoa eta Arantxa Molinak bibolina. Diskoa Lorenzo anaiek Pasaia eta Errenteria artean duten Tumatxa estudioan grabatu da.

Kantu guztiak baxu eta gitarrarentzat konposatu zituzten Imanol eta Joserra Lorenzok, eta gero perkusioekin janzten hasi ziren piezak. “Laneko lehen abestia, adibidez, gitarra elektrikoekin eta bateriarekin grabatua geneukan. Baina beste kantuak nola irtetzen ari ziren ikusita bateria kendu eta modu akustikoan grabatzea erabaki genuen. Eta egia esan aurreko bertsioa baino askoz gehiago gustatu zitzaigun. Eta azken kantuarekin antzeko zerbait gertatu zitzaigun, bateria kendu genion grabatutakoari eta aurrez egindako lan gehientsuena aprobetxatuz perkusioekin eta harizko instrumentuekin jantzi genuen”, azaltzen du Joserra Lorenzo gitarra-joleak. Beraz estreinako diskoan tronpetak zuen lekua gitarrak eta baxuak hartu dute. Izan ere, bi instrumentuok dira, orain bata, bestea gero, melodiez arduratzen direnak. Distortsioetatik soinu garbi eta goxoetara pasa dira. Eta erritmoa ere beste ikuspegi batetik landu dute, bateriaren erritmo sendoetatik kaxoi eta perkusioen soinuetara egin baitute salto. “Estilo aldetik ez dira lehenengoan kaleratu genituenetatik askorik aldentzen, kontua da soinua beste era batera jorratu dugula”, diosku taldeko baxu-joleak.

Imanol Lorenzo izan da diskoko argazkiez arduratu dena. Diskoari izena eman dion azaleko irudiaren egilea ere bera dugu: “Diskoa argitaratu aurretik azaleko argazkia taberna bateko erakusketan jartzera nindoala anaiak Cruce de cables irudiarentzat izen ona izan zitekeela komentatu zidan. Gero argazkia diskorako aproposa zela iruditu zitzaigun”. “Alde batetik, irudia oso polita da eta tituluak berak hainbat interpretazio izan ditzake”, gaineratu du Joserra anaiak. “Lehenengo diskoa entzun eta orain bigarrena entzuten duenak ere izen ona dela pentsa dezake”, dio Imanolek barre artean, izan duten estilo aldaketari erreferentzia eginez. Txuri-beltzean aurkezten diren argazkien dotoretasunaz gain, nabarmentzekoa da Errabal zigiluak argitaratzen dituen diskoen diseinu sinple baina fina: digipack formatuan, informazio orri gehiegirik gabe eta zigiluko gainontzeko diskoekin lotzen dituen maketazio estilo gardena.

Kantu propioak eta zenbait bertsio

Cruce de Cablesen Robben Ford blues-jazz gitarra-jolearen Life Song kantu lasaia aurki dezakegu, baita jazz munduko hainbat musikariren moldaketak ere, Sonny Rollins-en St. Thomas, Keith Jarrett-en Lucky Southern eta Pat Metheny-ren The Red One, hain zuzen ere. “Keith Jarretten kantua asko gustatu zaigu betidanik, bitxiena da ez dugula entzun sekula bertsio orijinala, partitura hartu eta jo egin dugu beti. St. Thomas, aldiz, bai, jakina. Bi perkusio instrumenturekin jotzeko moduko kantu aproposa iruditu zitzaigun gainera”, azaltzen du Joserra Lorenzok. Gainontzeko pieza gehienak euskaraz bataiatu dituzte, lana irekitzen duen Gauerdiko Agurra, Bizirik eta Zuk Egingo Zenukeen Bezala azken pieza, kasurako. Diskoaren amaiera aldera, makina bat bertsio izan dituen Stairway To Heaven pieza ospetsua ere aurki dezakegu. Led Zeppelin-en Robert Plant-ek abesten zuen melodiaz Lorenzo anaien gitarra eta baxua arduratu dira Dinbi Danbaren bertsioan: “Jazz moldaketarik ia egin gabe grabatu genuen kantua. Alegia, abestia den bezala aurkeztu dugu. Hori bai, melodia instrumentuek egiten dute. Gero tartean badira Led Zeppelinek zuzenean egindako zenbait moldaketa ere. Kantua oso polita da eta gustuko dugunez, bada grabatu egin dugu”.

Azkenak
Bost greba egun berri iragarri dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan

LABek, STEILASek, ELAk eta CCOOek greba egutegi bateratua aurkeztu dute Bilbon: martxoaren 25, 26 eta 27, eta apirilaren 1 eta 2. Egungo hitzarmenak aldarrikatutako edukietatik urrun kokatzen direla adierazi dute, "bai sukaldearen eta garbiketaren kolektiboan zein... [+]


2025-03-11 | Hala Bedi
Izanen gazte aldizkaria jaio da

Euskal Herriko literatura gaztearen eta idazle hauen topagune bilakatu nahi den proiektu berriaren inguruan hitz egingo dugu gaur.


2025-03-11 | Euskal Irratiak
Daniela Albizu euskaltzale eta abertzaleari plaza bat eskaini diote Urruñan

Larunbatean, martxoaren 8an, Urruñako herriak Daniela Albizu izena ezarri dio herriko etxearen aitzineko plazari, emazte abertzale honen memoria omentzeko.


Gurutzetako Ospitaleko Larrialdiak “kolapsoaren ertzean” daudela salatu du ESK sindikatuak

Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]


2025-03-11 | Estitxu Eizagirre
Makroeolikoez hitzaldia Andoainen eta egunpasa Aranon
Komunitatean hitz egin eta kultura sortu, haize-erroten aurrean

Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi... [+]


‘Statu quo’-a mantentzea espero da Groenlandiako hauteskundeetan, Trumpen presiopean

Inkesta gehienen arabera, Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistaren eta Siumut sozialdemokrataren arteko aliantzak jarraituko du indarrean parlamentuan. Herrialdeko lehen ministro Mute Egedek hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen, AEBen "kanpo presioek"... [+]


2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Pablo Gonzálezen aurkako zigor auzibidea itxi du Poloniako Justiziak

Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.


2025-03-11 | ARGIA
Euskal Herria antimilitarista dela aldarrikatuko du EH Bilduk apirilaren 20ko Aberri Egunean

Mundua "oso azkar" aldatzen ari dela azaldu du Arnaldo Otegik, militarismorantz eta autoritarismorantz doala, eta norabide horren aurkako jarrera duela koalizio subiranistak.


Duela bost urte baino %155 aldiz arma astun gehiago inportatzen ditu Europak

Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.


Euskara bihotzean eta erdara ezpainean

Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]


2025-03-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Ukrainako “eskarmentua” Asia Ekialderaino heltzen ari da

Maiatzaren 12an Filipinetan egingo diren Bongbong Marcosen agintaldiaren erdiko hauteskundeek eman dezakete argibideren bat herritar xeheen artean kezka noraino errotu den begiztatzeko.


Eskolako guraso taldean nola informatu euskara hutsean, erdaldunak haserretu gabe

"No entiendo, en castellano por favor" eta gisakoak ohikoak dira eskolako guraso Whatsapp taldeetan, baina Irungo Txingudi ikastola publikoan euskara hutsean aritzeko modu erraz eta eraginkorra dute, behar duenarentzat itzulpen sistema berehalakoa ahalbidetuta.


2025-03-11 | ARGIA
Petrolio-ontzi bat erregaia isurtzen ari da Ingalaterrako kostaldearen aurrean eta egoera “oso-oso kezkagarritzat” jo du Down Streetek

Petrolio-ontzi batek eta zamaontzi batek elkar jo dute astelehen goizean Ipar Itsasoan, Ingalaterrako ipar-ekialdean. Talkak Jet-A1 erregaia zuen petrolio-ontziaren tanke bat apurtu du eta kezka da nagusi, izan ditzakeen ondorio ekologikoengatik.


Eguneraketa berriak daude