Edouard Glissant Martinikako olerkaria izango da Itsasuko Errobiko Festibaleko gonbidatu nagusia. Uztailaren 19tik 21era bitartean ospatuko da jaialdia. Musikari, dantzari eta kantarien emanaldiez gain tailerrak eta erakusketak ere izango dira hamabigarren edizioan. Sarean: http://errobikofestibala.free.fr.
People Are Machines banda danimarkarrak irabazi du Getxoko 31. Europar Jazzaldiko talde lehiaketa. Bakarlari onenaren saria ere talde horretako pianistak, Magnus Hjorthek, eskuratu du. Publikoak ematen dituen talde eta musikari onenaren sariak ere eurek jaso dituzte. Talde lehiaketako bigarren saria Andrew's Quartet banda errusiarrari eman diote.
Garik Esperantzara kondenatua izeneko diskoa kaleratuko du irailaren 27an. Musikari legazpiarrak azaldu duenez, lan berrian ere rock doinuen alde egin du, baina aurreko diskoan baino soinu “gogorragoekin”. Aurreko lanak bezala, azken hau ere Elkarrekin plazaratuko du.
Mikel Lertxundi artistak Donostiako Kur galerian jarri ditu ikusgai bere obrak. Erakusketa irailaren 13a arte izango da zabalik.
Jon Bagues Eresbil Euskal Musikaren Artxiboko zuzendaria izendatu dute Liburutegi Musikalen Nazioarteko Elkarteko presidenteorde. Bagues Historian lizentziatua da eta Bartzelonan doktoratu zen. Madrilen artxibogintzako eta dokumentazioko ikasketak burutu zituen. 1985ean Capilla Peñaflorida antzinako musika taldea sortu zuen.
Iratxe Retolaza, Edorta Jimenez, Eider Rodriguez, Leire Bilbao, Maria Do Cabreiro eta Daniel Salgado idazleek parte hartuko dute, besteak beste, hilaren 21ean eta 22an Ea herrian egingo den Poesia Egunak ekimenean. Mahai-inguruak, tertulia literarioak, errezitaldi musikatuak eta bideo-poemek osatuko dute egitaraua.
Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.
Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]
Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.
Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.
Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.
Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]
Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.
Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.
PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.
Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.
Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.
Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.
Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.