argia.eus
INPRIMATU
Graffiti Lehiaketako irabazle Garikoitz Arregi
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko maiatzaren 06a
Topaguneak laugarrenez egin du Euskal Herriko Graffiti Lehiaketa. Garikoitz Arregi berriztarrak (Bizkaia) irabazi du lehenengo saria (1.500 euro), iazko irabazle berbera. Kolorez busti izeneko lana bakarrik egin zuen Arregik eta, besteren artean, lana bakarka egitea baloratu du epaimahaiak. Bigarren saria (1.200 euro) Jabier Landa eta Javier Murillo uhartearrek (Nafarroa) irabazi dute Artearen Iraultza obrarekin. Hirugarren saria (900 euro) Eneko Azpiroz eta Arantxa Txoperena iruindarrentzat izan da, Iruñea-Gernika graffitiarekin.