argia.eus
INPRIMATU
Gazteen etxebizitza eskaerari EAEn ematen zaion erantzuna
  • Batzuen artean ::Gazteentzako etxebizitza politika publikoak EAEn

    Ararteko

    orrialdeak ::448

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 06a
'Gazteentzako etxebizitza politika publikoak EAEn'
Arartekoak plazaratutako azterketa honetan Euskal Autonomia Erkidegoan martxan dagoen gazteentzako etxebizitza politika publikoa aztertzen da, Europako ereduekin konparatuz. Zazpi atal nagusitan banaturik dago azterketa. Helburua azaltzen duena da aurrenekoa. Bigarrenean aferak gazteengan nola eragiten duen aztertu dute. Europaren ikuspegitik egindako hurbilketa da hirugarrena eta EAEn eta Estatuan nola landu den, laugarrena. Bosgarrenak EAEn gazteei zuzendutako etxebizitza politikak ditu hizpide, Europaren eta Espainiako estatuaren ikuspegitik. Gazteei zuzendutako etxebizitza politikan erabilitako tresnen eta hartutako erabakien konparaziozko analisia da seigarrena. Eta gomendioak datoz azkenik.