Aventuras de un maketo

  • Arrazoi objektiboak irrazionaltasunik subjektiboenera eraman gaitzake, samur asko. Arrazoi objektiboa, azken finean, arrazoi errealaren eta arrazoiarenaren artean kokatzen da, hots, ez da arrazoi hutsa ezta erreal hutsa ere. Horren guztiaren bereizketa eremua, aldiz, gaua eta egunaren artekoa bezain eskuragaitza da.

    Sarrera horretara eraman nau, oharkabean, Aventuras de un maketo deritzan liburuaren irakurketak. Nire adiskide adindu baten etxeko liburutegitik eskuratu nuen. Liburua Kaliforniako Orfeo argitaletxeak eragin zuen, argitarapena, 1957an, Madrilen egin bazen ere. Egilea, Pedro Fernandez Ormaetxea (PFO) da, Burgosko Vadocondes herrixkan 1888an jaioa. Eta egileak berak aitortzen duenez, bere euskal jatorri biologikoa oso data urruti batean ezkutatzen zen, gutxienez zazpi belaunaldi lehenago. PFOren sendia Burgosko Fuentemolinos herrira aldatu zen, eta bertan PFO amaz umezurtz geratu zen. 1900 urtea zen.
Josemari Velez de Mendizabal
Dani Blanco
Garai hartan Fuentemolinoseko maistra emakume gazte bat izendatu zuten, Pepita Arin, Gipuzkoako Billabonan jaioa, Garmenditxiki baserrian, hain zuzen. Handik gutxira, PFOren aita maistraz maitemindu eta billabonatarra gure protagonistaren amaordea bihurtu zen. Eta orduantxe hasi zen PFO ideia zehatzagorik egiten bere ama berriaren herrialdeaz. Egileak kapitulu berezia eskaintzen du liburuan, berarentzat ordura arte zeharo ezezaguna zen Euskal Herria nola deskubritu zuen azaltzeko.

Gipuzkoako Aretxabaletari egokitzen dio tarte berezia PFOk, 1902ko abuztuko jaietara bidaiatu baitzen Vadocondesetik, bera bakarrik. Ibilbidea trenez egin zuen Gasteiztik Aretxabaletara: “Allí nos esperaba la diligencia con sus cuatro caballos que, poco después, me dejaba a la puerta de la casa parroquial donde vivía mi tío Jose Joaquin Arin, el cura del pueblo”. PFO etxe hartara iritsi orduko, bertan zeuden “mamá Pepita, el tío Gervasio, la abuela...”. Eta jaien ostean, denak Billabonara: “Las tierras de mi abuelo estaban sembradas de maíz y plantadas de castaños y manzanos” ikusteak umea harritu bide zuelarik.

PFOk Memorias de un maketo liburuan bere bizitzako pasarteak agertzen ditu, batez ere behin koxkortuz gero Amerikako Estatu Batuetan eta Filipinetan burututakoak. Bien bitartean bere sendiak gorabehera dezente bizi behar izan zituen. Eta Fernandez Ormaetxea abizenekoei Fernandez Arin anaia-arrebaorde ugari gehitu zitzaizkien. PFO Manilan lanean ari zela aita hil zitzaion, eta Mamá Pepitak erabakia hartu zuen: anaia apaizarengana aldatuko zen bizitzera. Jose Joakin Arin, ordea, ordurako Arrasateko erretorea zen. Eta 1930 inguruan Pepita Arin eta fernandez-arindarrak sarrailagile herrira heldu ziren, bizitza berri bati ekiteko asmoz.
Baina gerrak asmo guztiak hankaz gora ipini zituen. Eta arindarren atera jo zuen faxismoak, herensuge aseezin modernoa balitz bezala, giza tributuak exijituz. Eta, besteak beste, Jose Joakin Arin erretorea etxetik atera eta Oiartzungo kanposantura eraman zuten frankistek, bertako hormaren kontra fusilatu zutelarik. Une hartan PFO Manilan bizi zen, iparramerikar nazionalitatea eskuratuta.
Hogeita bat urte beranduago kaleratutako bere liburuan irakurtzen da: “Mi familia en España era completamente apolítica, era gente sana y laboriosa, y gracias a eso, a pesar de estar esparcidos por toda España bajo el dominio de ambos regímenes, nada grave les sucedió...”.

Hasieran nioen bezala, arrazoi objektiboa ez da arrazoi hutsa ezta erreal hutsa ere. Auskalo zer arrazoik eraman zuen PFO halako baieztapenik egitera! Zentsurarako beldurrak? Zentsura bera izango al zen egileak idatzitakoa estali zuena? Uko egingo al zion PFO maketoak bere euskal sendiari? Ez al zuen PFOk fusilatze prozedura ariketa larritzat hartuko? Egon badago beste galdera bat ere: benetan fusilatu al zuten erretorea? Tamalez, horri dagokion erantzuna da erreal huts bakarra.

Azkenak
Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera, larunbata. Hori... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Sostengua adierazi diote Marieniako lurren aldeko borrokari hogei kolektibok

Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]


Langile bat hil da Zornotzan, Forest Trafic SL enpresan

Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.


Heldu-lekua eta kortsea

Arrazoi pedagogiko edo metodologikoengatik, historialariok joera dugu iraganeko aldi historikoak zatikatzeko eta epetan banatzeko. Badira den-denok ezagutzen ditugun aro tradizionalak (Historiaurrea, Antzinaroa, Erdia Aroa, Aro Modernoa eta Garaikidea); baina baita horien... [+]


2025-01-02 | Leire Ibar
AEBetako New Orleans eta Las Vegas hirietako gertaerak “eraso terrorista” gisa ikertzen ari dira

Agintariek ez dute baztertu bi gertaerak elkarren arteko loturarik izatea. New Orleansen, kamioneta baten gisari batek jendetzaren aurka egin du hamabost hildako eta 35 zauritu eraginda. Ordu batzuk geroago, Las Vegasen, Trump International Hotelaren parean auto bat lehertu da,... [+]


Real-PSG partiduan begian zauritutako beste pertsona baten kasua berriz irekitzeko agindu du auzitegiak

Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.


2025-01-02 | Leire Ibar
Nazioarteko Pilota Federazioak Espainiako Federazioak egindako akusazioak gezurtatu ditu

Espainiako Federazioak salatu du ez zaiola parte hartzen utzi iragan asteburuko Nazioarteko Pilota Federazioaren biltzar nagusian, eta hori “bidegabekeria” dela. Biltzar hartan onartu zuten, bozketan, Euskadiko federazioa nazioartekoaren eskubide osoko kide gisa... [+]


Al-Jazeera telebistaren Zisjordaniako egoitza itxi du Palestinako Aginte Nazionalak

"Sedizioa bultzatzen duelako" hartu du Al-Jazeeraren zabalpena eta lana "aldi baterako" debekatzeko erabakia Palestinako Aginte Nazionalak. PAN "Israelekin lerrokatu izana" deitoratu du komunikabideak, argi utzirik "mehatxuen eta intimidazioen... [+]


Europako ekialdea errusiar gasik gabe utzi du Ukrainak, Gazpromekin hautsita

Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.

 


2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


Eguneraketa berriak daude