Atzerapauso hura

  • Opor hasieran irakurtzeari hartzen zaion gustuarekin, bi liburu darabilzkit eskuartean, buruz buru: Miguel Sánchez-Ostizen Tiempos de tormenta (Pío Baroja, 1936-1940) eta Memorias de un piojo republicano, Ernesto Carratalárena, biak ere Pamielak argitaratu berri.

    Ernesto Carratalá Ezkaba dokumentalean ezagutu nuen, Iñaki Alforjak San Kristobal gotorlekuko ihesaldiari buruz egindakoan. Ezberdina gertatzen zen oso gainerako lekukoengandik. Besteak Gaztela, Galizia nahiz Euskal Herriko gizon xumeak ziren, adinaren zama gainean somatzen zitzaienak. Bera berriz, dandy bat, krema koloreko siloi batean eserita, jantzi argiak soinean. Bizar eta melena marxiano zuriek bakarrik ematen zioten nolabaiteko gorri itxura. Diskurtso elaboratua eta dotorea, kultua eta modernoa, gaztea. Hainbesteraino, zalantzan jartzen zen bat ea nola egon ahal izan ote zen gizon hura San Kristobalgo ihesean, 1938an.
Elixabete Garmendia
Alberto Elosegi
Orain, bere memorietan, aurkitu dut esplikazioa. Gerra hasi zen uda hartan hemezortzi urte betetzeko zeuzkan, eta perspektiba hauxe zuen irailerako: zientzia fisiko-kimikoak ikasten hasi, fakultateko tunan parte hartu eta García-Lorcaren La Barracakoekin Espainiako bideetan zehar ibili. Altxamenduak hankaz gora jarri zizkion plan guztiak, eta zazpi urte pasatu zituen preso, gazteegia izateagatik heriotza zigorretik libratuta. Hala ere, gerra ondoren filosofia eta pedagogiako ikasketak burutu eta urteak eman ditu irakasle gisa Bartzelonan ezezik, Ameriketan eta Afrikan. Munduan ibilitako gizona, zentzurik beteenean.

Sánchez-Ostizek orpoz-orpo jarraitzen ditu Pío Barojaren pausoak 1936tik 1940ra, ahalik eta zehaztasun handienarekin, pasarte ilunak argitu nahian, bertsio ezberdinak kontrastatuz, eta beti ere, Barojak gerraren aurrean erakutsi zuen jarrera marrazteko ahaleginean. Sarritan keinu konplizez irakurritako Baroja hori, pertsonaia insolidario eta miserable samarra gertatzen da ibilbide horretan, antipatikoa, Sánchez-Ostizek momenturen batean dioen bezala. Denen eta guztiaren gainetik balego bezala, eta aldi berean, norabait labain egitekotan, beti atzerakoikeriaren zentzurantz.

Gerrak eragindako atzerakada gardenki nabaritzen da zenbait idazle eta artistaren obretan. Oraintsu arte Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbaran egon den Isidoro Guinearen erakusketan garbia zen marra hori. Gudariaren agurra hunkigarri hura pintatutako artista berak, gerra ondoren pergamino zaharkituak diseinatzen zituen erregimenari leial zitzaizkionentzat. 1930eko hamarkadan gaurko begiekin ere moderno gertatzen diren dekorazio proiektuak egiten zituenak, atzeranzko bilakaera izan zuen lantzen zituen arlo artistiko guztietan.

Lehenengo etena izan zen, batzuentzat betirakoa, bueltarik gabekoa. Gero, bizitza berriro eraiki beharra, kanpoko nahiz bertako desherrian. Kanpora joan zirenek, zailtasunak zailtasun, askatasun gehiago aurkituko zuten. Bertan geratu zirenek, atzera egin behar biziari ezezik, bizimoduari eusteko. Eta horrela, norbanakoen obren batuketa eginda, neurtu daiteke nolabait galera. Atzerakarga, hurrengo belaunaldientzat.

Zazpi hamarkadaren ondoren, eskulturaz eta oroigarriz ari gara markatzen bizia galdu zutenen geografia. Liburu, dokumental eta erreportajeetan jasotzen dira oraindik geratzen diren lekukotzak, tarteka umore eta guzti, Carratalák egiten duen bezala. Zailagoa da inbentariatzen zer-nolako ondare kultural eta sozial abortatu eta birrindu zen Altxamenduaren turutak joz geroztik. Barrundatzen dena kontutan izatearekin konformatu beharko dugu.

Azkenak
Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Sostengua adierazi diote Marieniako lurren aldeko borrokari hogei kolektibok

Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]


Langile bat hil da Zornotzan, Forest Trafic SL enpresan

Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.


Heldu-lekua eta kortsea

Arrazoi pedagogiko edo metodologikoengatik, historialariok joera dugu iraganeko aldi historikoak zatikatzeko eta epetan banatzeko. Badira den-denok ezagutzen ditugun aro tradizionalak (Historiaurrea, Antzinaroa, Erdia Aroa, Aro Modernoa eta Garaikidea); baina baita horien... [+]


2025-01-02 | Leire Ibar
AEBetako New Orleans eta Las Vegas hirietako gertaerak “eraso terrorista” gisa ikertzen ari dira

Agintariek ez dute baztertu bi gertaerak elkarren arteko loturarik izatea. New Orleansen, kamioneta baten gisari batek jendetzaren aurka egin du hamabost hildako eta 35 zauritu eraginda. Ordu batzuk geroago, Las Vegasen, Trump International Hotelaren parean auto bat lehertu da,... [+]


Real-PSG partiduan begian zauritutako beste pertsona baten kasua berriz irekitzeko agindu du auzitegiak

Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.


2025-01-02 | Leire Ibar
Nazioarteko Pilota Federazioak Espainiako Federazioak egindako akusazioak gezurtatu ditu

Espainiako Federazioak salatu du ez zaiola parte hartzen utzi iragan asteburuko Nazioarteko Pilota Federazioaren biltzar nagusian, eta hori “bidegabekeria” dela. Biltzar hartan onartu zuten, bozketan, Euskadiko federazioa nazioartekoaren eskubide osoko kide gisa... [+]


Al-Jazeera telebistaren Zisjordaniako egoitza itxi du Palestinako Aginte Nazionalak

"Sedizioa bultzatzen duelako" hartu du Al-Jazeeraren zabalpena eta lana "aldi baterako" debekatzeko erabakia Palestinako Aginte Nazionalak. PAN "Israelekin lerrokatu izana" deitoratu du komunikabideak, argi utzirik "mehatxuen eta intimidazioen... [+]


Europako ekialdea errusiar gasik gabe utzi du Ukrainak, Gazpromekin hautsita

Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.

 


2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


Eguneraketa berriak daude