Bilboko Guggenheim museoan Alberto Durero (1471-1528) pintore, grabatzaile eta arte teorialari alemaniarraren 165 kobre eta zur-grabatu jarri dituzte ikusgai. Obra guztiak Alemaniako Staedel museoko bildumakoak dira eta 1971az geroztik aurrenekoz erakutsi dituzte. Ezkerrekoa Adan eta Eva izeneko grabatua da. 1504an argitaratu zuen Durerok. Bertan, arte klasikoaren ereduari jarraituz, giza irudiaren proportzio idealak finkatzen saiatu zen.