argia.eus
INPRIMATU
Iraganak geroan duen itzala
  • Daniel Bilbao ::Marca de fuego

    Huerga&Fierro

    orrialdeak ::412

    prezioa ::20€

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 03a
'Marca de fuego'
Bilbotarra dugu etorkizun hurbilean kokatutako Marca de fuego nobela beltzaren egilea. 2035. urtean girotu du istorioa. Hainbat hondamen jasan eta gero jendea matxinatu egin zen eta munduko lurralderik oparoenak aberatsen esku geratu. Al-Andalus eta Euskadiko Errepublika bezalako lurraldeek, burujabe, hutsetik hasi behar izan zuten. Adi egon behar dute herrialde horiek, Marcas Globales izenarekin ezagutzen den aberatsen gobernuaren erasoen zain. Horretaz arduratzen direnen artean dago Eneko Amboto, garai batean erakunde militar bateko partaide izana, eta orain Al-Andaluseko biztanlegoa defendatzen duena. Hilketa gogor batzuei eta Al-Andalusekoei ura kentzeko erasoa prestatzen ari diren aberatsei egin beharko die aurre. Eta ikerketek Erdi Aroko zaldun-ordena batengana daramate.