argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2013ko maiatzaren 03a

Mertxe Mujika, AEK-ko koordinatzaile nagusiak, UKn esanak: “Aspaldi honetan, egunkaria hartu eta gero eta gehiagotan irakurtzen dut lan eskaintzetan, se valorará euskera. Bilbo Handian dauden enpresez ari naiz, ez Gipuzkoako bihotzean daudenez bakarrik. Hori, orain dela urte batzuk, pentsaezina zen. Seinale bat da. Beraz, (euskara) beharrezkoa? Beharrezkotzen hasita dago”.

 

Joxe Aranzabalek, Faroa bere blogean esanak: “Gaur egun, (...) 4.500 blog inguru ditugu euskaraz. Jakina, blog horiek guztiak ez daude bizirik. Euskarazko blog horiei aplikatzen badiegu David Sifryk Technorattin erabiltzen duen neurria, blog horien %55 bakarrik leudeke bizirik, alegia, azken hiru hilabeteotan behin gutxienez zerbait argitaratu dutenak. Orduan esan beharko genuke euskarazko blogak 2.475 direla, zelan edo halan bizirik daudenak. Polifonia ederra, euskarak aurretik inoiz bizi gabea”.