Zarauzko Photomuseum Argazkiaren Euskal Museoan
Mugimenduaren irudirantz izeneko erakusketaren lehen zatia izango da ikusgai uztailaren 22a arte. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoa Donostia Kutxak Ipar Euskal Herriko familia bati erositako tresna eta argazkiek osatzen dute erakusketa. Lehen erakusketa horretan, argazkigintzaren hastapenetara garamatzaten 45 objektu mota aurki ditzakegu: praxinoskopioa (argazkian), fisionotrazoa, fenakitoskopioa, zootropoa, grafoskopioa... Objektu bakoitzaren historiaren inguruko informazioa ere bildu dute museoko arduradunek. Bestalde, Photomuseumek Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatutako akordioaren berri eman zuen atzo (18). Hitzarmen horri esker, urteko 48.000 euroko laguntza jasoko du museoak. Informazio gehiago:
www.photomuseum.name.