“La Realidad”: Kantabriako ardi beltza

  • Bizkaiarekin muga egiten du Kantabriak baina euskaldunok turismo edo atsedenlekutzat diogun zaletasunaz aparte deus gutxi interesatzen gara hartaz. Lekuko indar faktikoek zorrotz kontrolatutako lurraldearen fama dauka. La Realidad astekariari gertatu zaionak hori berresten du.

    Javier Ortiz kazetari gure artean ezagunak hau jarri du maiatzaren 26an bere blokean daukan Apuntes al natural atalean: “Santanderreko gaietan sakon arakatzea arriskutsua da, eta hala ikusi da sarritan. Hori berresteko aukera izan dugu orain dela gutxi, begien aurrean ikusi dugunean nola suntsitu duten La Realidad astekaria, ezker erradikaleko (hau da, ez saldutako) agerkari ahalegin bat bertako mafiak itotzea lortu duena, zintzurrean lotuz pentsa ahala soka guztiak, hasteko judizialak”.
La Magdalena jauregia
Argazki handian ageri da Kantabria eta Santander aipatzean asko usatzen den irudi famatuetako bat: La Magdalena jauregia. Probintzia bakarraz osatutako eta 675.000 biztanle dauzkan Kantabriako autonomia erkidegoan benetako nagusiak Botin familiakoak dira, Banco Santander ospetsuaren "“laster marka horretan laburbilduko dute berriro BSCH erraldoia"“ jabeak. Haren itzalpean, Kantabriako agintea eta erakunde ekonomikoak partikatzen ditu politikari eta enpresagizon talde txiki batek: Gobernua, udalak, aurrezki kutxa, hirigintza, komunikabideak... Argazki txikian, eskuinean Carlos Saiz Caja Cantabriako lehendakaria El Paiseko Jesus de la Sernari komunikazio ataleko sari bat ematen. Sariemaile horrek berak eraman zuen auzitara La Realidad astekariko zuzendari Patxi Ibarrondo, eta aldizkaria ixtea gutxi bailitzan, Ibarrondori kalteordainetarako bere ezintasun pentsioaren zati bat kentzea lortu zuen.
Ortizek “Santander, Basta Ya” izeneko apuntean azpimarratu du astekari horretako zuzendari Patxi Ibarrondori enpresa itxiarazteaz gain bere ezintasun pentsioa enbargatu diola epaileak, zertarako eta galdu zuen epaiketaren gastuak ordaintzeko. Euskal Herritik net hurbil gertatutako eskandalu honi buruzko informazioa eskueran geneukan, Interneten, baina Javier Ortiz bezalako pertsonalitate batek atera behar izan digu ezkutatzen zuten sasien artetik erbia.

La Realidad astekariaren xehetasun asko bere fundatzaile izandako Patxi Ibarrondo, Pedro Venero eta Yolanda Secok azaldu zituzten Viento Sur aldizkari ezkertiarrean 2003ko martxoan. Euskal Herrian euskarazko egunkari bakarra itxia zuen Aznarren gobernuak eta bere zuzendaritzako kide batzuk espetxean zeuden; ulertzekoa da Kantabriako astekari baten gorabeherek hemen oihartzunik ez izatea.

La Realidad 2000ko otsailean plazaratu zen lehenbizikoz. Bere bultzatzaileen ustez astekari independente batek bazeukan lekua Kantabria bezalako lurralde txiki eta itxi batean, globalizazioaren kontrako mugimendu askoren ildoari jarraituz. “Babes Taldea” osatu zuten aldizkariaren enpresa eraikitzeko, eta herriz herri jira eta buelta abiatu, dirua eta bazkideak lortzeko. Herritar batzuek dirua aurreratu zieten –agerkaria abiarazitakoan interesik gabe itzultzekotan– eta lehenbiziko harpidedunak lortu zituzten.

Bost langileko kooperatibaren inguruan abiatu zen La Realidad. Baina proiektua martxan jartzea lan nekeza izan bazen, hesi gogorrago batekin egin zuten topo: publizitate boikota. Kantabria herrialde txikia da, 575.000 biztanle ditu, eta bertan –salatzen dute Ibarrondo eta beste kazetariek– erakunde publikoen eta enpresen artean mugak oso lausoak dira. Inork ez du geratu nahi agintearen saretik kanpo, beste gauzen artean norbere etorkizun profesionala eta familiakoena arriskuan jar ditzakeelako.

Horrela, hasieratik bertatik kasik publizitaterik gabe atera zen La Realidad. Herrialdeko aurrezki kutxak, iragarkiak herrietako festen egitarauetan ere ipintzen dituenak, bakar bat ere ez zion eman, ezta ongietorri protokolozkoa egiteko ere. Orobat Santanderreko enpresa eta erakunde nagusiek. Publizitate txikia bai, hasi ziren pixkanaka lortzen. Baina astekariaren sustatzaileek argitu dute, anekdota moduan, bazirela enpresagizon bakar batzuk urtean publizitaterako hainbeste diru ematen zutenak baldintza bakar honekin: bere enpresaren iragarki bat inoiz ez azaltzea. Zer gerta ere.

Baina La Realidad errekara eraman eta bere langileei desgrazia ekarriko zien erasoa beste nonbaitetik iritsi zen: epaitegietatik. Santanderreko epaile batek kondenatu zituen 120.202 euro ordaintzera, Kantabriako PPko idazkari nagusi eta Caja Cantabriako lehendakari izandakoari. Aizkorakada horrek kendu zion bizia Kantabriako astekari berriari. 2001eko abenduan mututu zen betirako La Realidad.

Kazike jaunaren ohore galdua

Viento Sur aldizkariaren azken zenbakian, Santiago Mantecón-Cabargak kontatu ditu auziaren xehetasunak eta proiektuaren akabera “La miserable soberbia de la derecha cántabra lleva a Patxi Ibarrondo a la indigencia” artikuluan.

La Realidadek zortzi auziri egin behar izan zien aurre, eta zazpigarrenak hil zuen. Astekariak publikatu zuen bere zenbakietako batean nola Caja Cantabriako lehendakari Carlos Saiz egina zen bidaia bat Suitzara Kantabriako Parlamentuko PPren idazkari emakumezkoarekin. “Tinta Confidencial” atal satirikoan azaldu zuen kontua. Saizek epailearengana jo zuen, eta Santanderreko epaile Laura Cuevas andereak arrazoi eman zion, astekariari 120.202 euroko kalteordainak ezarriz. Hona epailearen argudioa: “Jendeak suposatzen du norbait Suitzara doanean arrazoi ezkutu edo zikinengatik doala, eta horrek kaltetu egiten du Saiz jaunaren irudi etikoa”. Harrapa ezak hankatik!

Handik bost urtera, astekaria aspaldi itxita zegoela, Kantabriako Probintzia Auzitegiak digito batean merketu zuen Cuevas epailearen zigorra: 12.002 euroko indemnizazioa. Asko hala ere, eta gainera ordurako beranduegi zen.

Horrelako erabakiak posible egin zituen araua Aznarren gobernuak pittin bat lehenago ebatzi zuen Auzipetze Kriminalaren Legean zetzan. Hain da lotsagarria lege hori, herritar boteretsuen ohorea babesteko aitzakiarekin, ezen eta protesta askoren ostean PPko gobernuak berak aldatu behar izan baitzuen berriz 2003an. Beranduegi hau ere.

2002ko urtarrilean eta ondoko hilabeteetan jende mordoxka mugitu zen astekariaren defentsan. Prentsaren Nazioarteko Klubak urteko saria eman zion La Realidadi, eta 2003ko urtarrilean adierazpen askatasunaren aldeko Jardunaldiak antolatu ziren Santanderren, zuzenbide, kazetaritza eta kultura munduko pertsonaia andana batekin. Baina fruiturik ez da sortu horietatik. Ondo lurperatuta geratu da 30 langile karrikan eta 5 kooperatibista mixerian utzi dituen enpresa.

Mantecón-Cabargaren artikuluak (“Eskuin kantabriarraren harrokeria mixerableak Patxi Ibarrondo txirotasunera eraman du”) bere arerioen ankerkeriaren berri ematen du. Arazo legal eta ekonomikoek La Realidadekin batera hondoratu baitzuten sustatzaileetako batzuen osasuna ere.

Patxi Ibarrondori 2004an Parkinson gaixotasuna diagnostikatu zioten, eta Mediku Auzitegiek erabaki zuten –Viento Sur aldizkariko erredaktorearen arabera– aurreko urteetan jasandako estres iraunkor eta gogorrak eragin ziola. Lanerako ezintasuna aitorturik, pentsio txiki baten eskubidea duela erabaki zuten... bidean Laura Cuevas epailea berriro azaldu zen arte: Santanderreko Probintzia Entzutegiak erabakitako 12.002 euroko indemnizazioa ordain dezan, bere pentsioaren zati bat enbargatzea erabaki du.

Nabarmena dirudi Kantabrian PP eta epaile ultrakontserbadoreek Patxi Ibarrondo eta La Realidad disidentziari eskarmentua emateko erabili dituztela. Alderatzen hasita, ezberdinak dira La Realidad, Egin, Ardi Beltza eta Egunkariaren kasuak, baina antzekotasunak ere bat baino gehiago dauzkate. Tartean, borreroak koadrila berekoak zirela (Alderdi Popularrekoak) eta gertakizunak garai bertsuan jazo zirela. Ondorioak ere komunikabide eta kazetariok elkarrekin bateratsu nozitzen dituzte, urte luzeak pasa izanagatik.

Patxi Ibarrondok oraindik zain dauka beste auzi bat: epaile batek 15.000 euroko indemnizazioa ezarri dio, Francisco Rodriguez Ayeso PPko eta Caja Cantabriako buruak ipinitako salaketagatik. Parkinsona hobetuko dio.

http://www.argia.eus/nethurbil.php
helbidean, gai honi buruzko informazio gehiago eta Interneteko loturak.

Azkenak
Bere militante batek eraso “faxista” jasan duela salatu du Tolosaldeako Kontseilu Sozialistak

Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Cédric Kurrutxet: «Zailtasunetan diren emazte haurdunak aterpetzen ahalko dira Iturria etxean»

Haurdunaldian diren emazte bakartuentzat, harrera-leku bat proposatuko du La Maison des Sept Vallées elkarteak Donibane Lohizunen. Pariseko bikote jabe pribatu baten gogoan sortu zen xedea. Donibane Lohizunen, 2021ean Iturria izeneko etxea erosi eta, bazter bastizetan... [+]


Gasteizko EHUko campuseko irakasle bat salatu dute ikasleei jazarpena eta ukituak egitea leporatuta

Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]


Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Eguneraketa berriak daude