argia.eus
INPRIMATU
HUHEZIko ikerketari buruz Hizkunean
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko maiatzaren 03a
Hizkunea Soziolinguistikako aldizkariak sarean (www.euskara.euskadi.net/r59-3540/eu/) zintzilikatua duen azken artikulua Matilde Sainz eta Maria Pilar Sagastak egina da. Mondragon Unibertsitateko kide hauek HUHEZI fakultatean eleaniztasun-gaitasuna garatzeko abian jarritako plangintzaren barruan euskarako eskoletan egin duten hausnartze-praktikaren adibidea eskaini dute.