argia.eus
INPRIMATU
Aizkorriko inguruak
  • Batzuen artean ::Euskal Herria

    Sua

    orrialdeak ::132

    prezioa ::5.30€

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 03a
'Euskal Herria' aldizkaria
Sua argitaletxeak plazaratzen duen Euskal Herria mendi, kultur, natura eta bidaia aldizkariaren azken zenbakian Gipuzkoa eta Arabaren elkargunean dagoen Aizkorri mendikateari bisita egiteko proposamena luzatzen zaio irakurleari. Egin ditzakeen ibilbide anitzen nondik norakoak, haien zailtasun mailak eta bidean aurkituko dituen aberastasunen berri eman dute horretarako. Aketegi da Aizkorriko mendirik garaiena, eta bere erpinetik oso gertu omen dago Mariren koba liluragarria ere, edo hori diote bertakoek behintzat. Baina are gorago igo daiteke bidaiaria, Euskal Herrian eskaintzen dizkioten aire ibilaldiak eginez gero: globoan edo helikopteroan igoz. Oinez nahiago? Badago aukerarik, noski. Lapurdi eta Nafarroa Behereko lur eta tontorrei egin zeniezaieke bisita, esate baterako.