Davyth Hicks Eurolang hizkuntza minoritarioen agentziako erredaktore buruak www.gipuzkoaeuskara.net-en esanak: “Hizkuntza Gutxituen Europako Bulegoa (EBLUL) 1982an sortu zen, estaturik gabeko eta eskualdeko hizkuntzak sustatu eta babesteko. Sortu zenetik, hizkuntza komunitate askok aurrerapausoak egin dituzte hizkuntzaren galera alderantzikatzeko prozesuan, eta komunitate horietako askok autonomia politiko esanguratsua lortu dute. Autonomia horri esker, hezkuntza arloan eskumenak hartu ahal izan dituzte, eta, beraz, beren hizkuntzen garapena zuzendu eta planifikatu ahal izan dute; hori gertatu da Galesen, Euskadin, Katalunian, Galizian eta Eskozian. Horrez gain, Irlandako gaelikoa EBko hizkuntza ofizial bilakatu zen 2006an. Hala ere, nahiz eta hizkuntza horiek aurrerapenak izan, beste batzuk gero eta baztertuago eta gutxituago daude, Frantziakoak, bereziki. Urte askoan, estatu horrek “eskualdeko” hizkuntzak errotik desagerraraztera bideratu ditu bere politikak, eta 2007an ere, nahiz eta Europako politikaren giltzetako bat hizkuntza aniztasuna sustatzea izan, ez dirudi egoera hori aldatuko denik. Besteak beste, bretoiera (UNESCOk galzorian dauden hizkuntzen artean sailkatu du), euskara, katalana, korsikera eta okzitaniera mehatxupean daude Frantzian. EBk ezin du hizkuntza bati laguntzeko estatu baten barruan lan egin: hau da, modu sinplean azalduta, EBk ezin du estatuen barne politiketan esku hartu. Horren guztiaren ondorioz, Europan estaturik gabeko eta eskualdeko bi hizkuntza mota sortzen ari dira: autonomia politiko sendoa dutenak eta halakorik ez dutenak. Ingeniari espazial izan gabe ere erraz ondorioztatzen ahal da zergatik den autonomia handieneko tokietan hizkuntzen garapena handiagoa, eta zergatik autonomiarik ez dutenetan hizkuntzak atzean geratzen diren”.
Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]
Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]
WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.
Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]
Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.
Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]
Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.
Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.
Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]
Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]
FERMIN MUGURUZA 40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.
-------------------------------------------
Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]
NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]
Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).