argia.eus
INPRIMATU
Arrastoak
2013ko maiatzaren 03a

Frantziara bidaia birtuala egiteko aukera eskaintzen du web gune berri batek. Frantziako Kultura Ministerioak www.culture.gouv.fr/culture/arcnat/fr orria egin du. Bertan estatu horretako gune arkeologiko garrantzitsuenen berri ematen dute.

Informazioa ordena kronologikoan –Historiaurrea, Protohistoria, Antzinaroa eta Erdi Aroa– bildu eta eremu geografikotan banatu dute.
Bidaia birtualean besteak beste Lascaux-eko haitzuloko labar pinturak, Lutezia erromatarraren arrastoak –egungo Parisekin lotura dutenak– edo Saint Germain d’Auxerreko abatetxe beneditarra bisita daitezke. Indusketa lanen nondik norakoak xehetasun handiz jaso dituzte, baita aurkikuntza berrienak ere. Gainera, argazkiak, ilustrazioak, mapak eta hiru dimentsiotako irudiak ipini dituzte lagungarri.