argia.eus
INPRIMATU
Ziurtagiriaren Elkartea
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko maiatzaren 03a
Kontseiluak duela zazpi urte, ekainean, sortu zuen Bai Euskarari Ziurtagiria. Joan den asteko ekitaldian (hilak 14) Kontseiluak lekukoa pasa dio Ziurtagiriaren Elkarteari. Hemendik aurrera Elkarteak kudeatuko du Bai Euskarari Ziurtagiria. Elkartea osatzen dute Kontseilua osatzen duten erakundeek, Bai Euskarari Ziurtagiria lortu dutenek eta proiektuan lagundu nahi duten eragileek. Elkarteko zuzendaria Rober Gutierrez izango da. Zazpi urtean ia 1.500 enpresa, saltoki eta bestelako entitatek lortu dute Bai Euskarari Ziurtagiriaren hiru mailetako bat.