argia.eus
INPRIMATU
Red Hot Chili Peppers, Iron Maiden eta Metallica Bilbao Live jaialdian
Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko maiatzaren 03a
Bilbao BBK Live jaialdiak egitarau benetan aberatsa aurkeztuko du aurten. Ekainaren 21ean, 22an, 28an eta 29an izango dira kontzertuak, Kobetamendi parkean. Karteleko izen nagusiak Iron Maiden (21ean), Red Hot Chili Peppers (22), Fito & Fitipaldis (28) eta Metallica (29) dira. Horiez gain, Within Temptation, Mastodon, My Chemical Romance, Fermin Muguruza, Berri Txarrak, Nun, The New York Dolls, Incubus eta Idi Bihotz izango dira Bilbon. Hilaren 21, 22 eta 29rako sarrerek 65 euro balio dute eta 28rakoak 35 euro. Lau eguneko bonoa 180 euro kostako da, aurreneko bi egunetarakoak 110 euro eta azken bietarakoak 90 euro. Informazio gehiago: www.bilbaobbklive.com.