Istorioak kontatzeko hiru bide bidegurutze berean

  • Txuma Murugarren, Rafa Rueda eta Petti ::Hauxe

    Gaztelupeko Hotsak

    iraupena ::27´24´´

    prezioa ::10€

'Hauxe'
Hiru musikariak rocketik datoz, baina adar desberdinetatik. Hirurak kantari moduan hasi ziren naturaltasunez eta modu berean batu zituen Gaztelupeko Hotsakek estudio batean, gorputzak eskatzen ziena egiteko. Oso ekinaldi azkar eta inprobisatua izan zen. Hala, hiruren artean kantu bat idatzi zuten batzen dituen bi osagarrirekin: Gaua eta kea. Bestela, kantariek bina abesti idatzi dituzte estilo propioan: Rafa Ruedak pop-rock xume eta dotorea eginez, ia brit-poparen tankeran; Txuma Murugarrenek Dylanen itzala bere estilora eraman eta berezkoak dituen ironia eta umorea batuta; eta Pettik barruan daraman piztia kanpora atera eta emaitza rockero eta indartsua lortuz. Hori baino gehiago emateko gai dira, baina aitzakia ederra da gaur egungo euskal kantari esanguratsuenetakoak entzuteko.
Txuma murugarren, Rafa Rueda eta Petti
«Diskoak xarma berezia dauka, lagunekin tabernan moduan, bat-batekotasun eta naturaltasun handia daukalako»

Bitxia izan da hirurok disko berean lan egitea?


Rafa Rueda:
Egun batetik besterako kontua izan zen. Estudiora sartu ginen zer egin behar genuen ziur jakin gabe. Oso inprobisatua izan da. Hala ere, xarma berezia dauka, taberna batean lagunekin bezala bat-batekotasun eta naturaltasunarekin irten delako.

Bakoitzak musika ildo bat dauka. Zer daukazue komunean?


Petti: Disko honetan deus ez. Elkarrekin egindako kantua bakarrik. Txumak eta Rafak badute lotura gehiago. Nik kantuak akustiko prestatu nituen, baina entseatu ahala, elektrikoago eta kañeroago egin ditut.
Txuma Murugarren: Gure arteko lokarri sendoa da gure kontuak kantatu egiten ditugula. Istorioak kontatzeko eta kantatzeko grina.


Elkarrekin egindako Gaua eta kea kantuan diozue: “Ikusleak gureak egitea lortzen dugu abesti ergelekin”.


R.R.: Musika izan daiteke kriston eragina duen birusa baina zure bizitzan konturatu gabe sartzen dena. Fondoko musika esatean badirudi gutxietsi egiten dela, baina musika horrek eragina du gugan, nahiz eta ez ohartu. Musikaren dualitatea nabarmendu dugu, ergeltzat definitu arren mespretxu eginez, baina musikak duen ekarria onartuz.

Kantu egileak zarete, kantariak… Harreman berezia duzue ikusleekin?


T.M.: Sasoi Ilunak taldearekin eta bakarkako lehenengo lanarekin ez neukan publikoa edukitzearen kontzientziarik. Nire burua gutxietsi egiten nuen. Jendea nire kantuak abesten ikusi dudanean konturatu naiz badudala nolabaiteko eragina.
R.R.: Honetan bagabiltza halako puntu exhibizionista dugulako da. Kantuak gustuko ditugulako egiten ditugu lehenengo, baina beste bati erakutsi behar dizkiogu.
P.: Gure burua erakutsi nahi dugun pertsonak gara, kantuen bitartez. Niri gertatu zait, inoiz, kantu bat jendaurrean abesteko lotsatzea. Gerora, jendearen arreta ikusi eta gero, abesti horrenganako ziurtasuna hartzea. Gure kontuak kantatzeak alde hori ere badauka.

Azkenak
Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


Osasunbideak erizain lanpostu bat kendu du Erronkariko bailaran

Amparo Viñualesek, Erronkariko alkateak, salatu du Erronkariko, Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko kontsultategiek arreta txikitu beharko dutenez prebentzioan eragingo duela.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


Ernaik Berriozarren egingo du Gazte Topagunea, apirilaren 17tik 20ra

Berriozarren (Nafarroa) egingo da Gazteon eskutik lelopean, antolakundearen ustez gero eta gazte gehiagok egiten dutelako bat independentziaren aldeko borrokarekin. Topagunea "ekimen soil bat" baino gehiago dela aldarrikatu dute: "Euskal Herriko txoko... [+]


Larunbatean hiru bahitu askatuko dituela baieztatu du azkenean Hamasek

Su-etena hausteko arriskua erreala izan bada ere aste guztian zehar, adostasun batera iristeko bidean dira bi aldeak: bahitu gehiago askatuko lituzke Hamasek, laguntza Gazara sarrarazteko bidea ez oztopatzeko "promesa" egin duelako Israelek. Arabiar Ligako herriek... [+]


Eguneraketa berriak daude