Hendaia-Elizondo: Itsasertzetik Baztango hiriburura

  • Zaila da egun bat baino gehiago iraungo duen zeharkaldiko lehen urratsak egitean txangolari amestiak sentitu ohi duen zirrara hitzez deskribatzea. Xedea itsasertzean hasi, Hendaiako hondartzan, eta gailur berezietan berezi batera heltzea da, Hiru Erregeen Mahaira. Beldurra, poza, ilusioa eta itxaropena nahastuko dira itsasora egindako azken begiratuan. Zeharkaldi handia hasi da.
Gorka Azkarate
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Kantauri itsasoko uretan hasi eta Euskal Herriko sabaira heltzea da helburua: Hiru Erregeen Mahaira (2444 m).
Euskal kostaldeko hondartzarik luzeena da Hendaiakoa; Bidasoa ibaiaren bokalea eta Abadiako labarren artean, hiru kilometro luze area finez estalita, horixe da Ondarraitz. Txingudi badiak mugatzen du mendebaldean, labarren aurrealdeko harkaitz izugarri bik, tonbarriek, ekialdean. Hareatzaren erdian antzinako kasinoa dago, turismoaren urrezko garaietako lekuko ikusgarria.
Hondartzan oinak busti, ortzimugari azken begiratua bota eta mendialdera egingo dugu. Behobia da lehendabiziko jomuga.

Gorabehera handirik gabekoak dira lehen kilometroak; Ondarraitztik abiatu eta Santiago zubirako bideari ekingo diogu Lecrerc karrikan barrena, D-912 errepidean. Mugatik gertu, 111 errepide nagusira aldatu eta Behobiara helduko gara, bigarren mailako errepide bati segika mugari izena ematen dion Biriatu herrixkara joaz hurrena. GR-10 zeharkaldi luzeko margo ikur zuri-gorriekin eta Xoldokogaina kaskoaren maldekin batera egingo dugu topo; hortzak estutzen hasteko garaia ailegatu da.

Bidea nabarmena da, galtzeko arriskurik gabea. GR-10ko margo ikurrak ez dira Xoldokogaina gailurrera igotzen. Gailurrera igo ala ez, nahikoa da, geldialditxoa egin eta behakoa atzera itzultzea, Txingudiko badiaren ikuspegi paregabeaz gozatzeko. Mendialdera begiratuz, berriz, Larrungo gailurra ikusteko aukera izango dugu tarteka. Osineko lepora jaitsi eta pauso bizkorrean, Pitarako lepora helduko gara, Ibardineko aintzira inguratuz. Ibardineko mendatera heldu aurretik, ordea, iparraldetik Bera menderatzen duen Manttaleko gailurra igoko dugu, horretarako azken metroetan GR-10eko ikurrak utzita. Oroitzapen hutsa da dagoeneko Hendaiako hondartzan, lehentxeago, olatuen bitsaz freskatu izana; mendiak, etengabeko gora-behera bihurrian, jartzen dizkigun oztopoek aurrera bide eztian murgildurik gauzkate.

Larrun

Manttale gailurrera igo ostean, aukera bi daude jarraitzeko: Larrun igotzea edo Berara jaistea, Bera eta Sara lotzen dituen Lizarrieta mendatean ostera bat egiteko. Bigarren aukerak ez du inolako zailtasunik, berehalakoa baita Manttaletik Berarako jatsiera. Gainera ez da galbiderik GR-11ko margoak jarraituz Ibantelli edo Labeaga mendia inguratu eta Lizarrieta mendatera heltzeko. Larrun bezalako gailur berezi bat igotzeko aukerak, ordea, bertara bultzatu gaitu, ezinbestean. Horretarako, Ibardineko leporuntz jo dugu, eta tabako, edari eta bestelako mila gauza saltzen dituzten hamaika denden mikrokosmosa igarota, gertu somatuko dugu Larruneko gailurra –beste mikrokosmosa, hau ere!–. Nabarmena bezain gogorra da Larrunerako igoera, baita engainagarria ere, neurri batean, gailur nagusia ezkutatzen duen Larrun Txikia igo beharko baitugu gailur nagusia baino lehen… Edozein kasutan, Saratik igotzen den trena, denda, jatetxe, antena eta abarrak ahaztuz, Larrun bortizki zibilizatuak eskaintzen duen ikuspegia paregabea da, ezbairik gabe. Pirinioetako lehenengo gailur handian gaude: Larrun, 900 metro.

Ordu luzetan egon liteke Larrun gailurrean, Lapurdiko kostalde eta barnealdera begira. Bagoaz, ordea, Bera eta Sara lotzen dituen Lizuniagako mendateruntz (200m) aldats behera, agudo. Berriz ere GR-11ko margoekin bat egitea da xedea, Beratik datozenekin, alegia. Lizarrietara arte ez ditugu topatuko.

Lizuniagan aukera bi, berriz: malda gogor xamar bati aurre eginaz Ibantelli edo Labeaga muinoa igo (698m), edo berau inguratu, txangoa kilometroren bat luzatuz baina bihotz taupadak gehiegi estutu beharrik gabe. Edonola ere zinez gomendagarria da Ibantelliko tontorrera igotzea, Larrunen ikuspegi ederraz gozatzeko aukera izango baitugu. Aukerak aukera denbora gutxiren buruan helduko gara Lizarrietako mendatera (440m). Etxalarko usategietan sartzera goaz.

Etxalarko usategietatik Eskisaroira

Lizarrietako mendatea atzean utzi eta berehala, Etxalarko usategiak kokatzen diren muino multzoan barneratuko gara. Euskal Herrian sare bidezko ehiza teknika erabiltzen den bederatzi eremuetako bat da Etxalarkoa. Ehiza molde honen lehen aipuak XIV. mendekoak dira. Antzinako kontua da, beraz, usoak berunik erabili gabe ehizatzea.

GR-11ko seinale zuri-gorriak jarraituz baso pista zabal batean aurrera egin eta Nabarlatsako lepora helduko gara. Hemen ikurrek maldan behera egiten dute, eskuineruntz, Zentinel muinoa inguratuz Irazakuko lepora heltzeko; guk, ordea, Atxuria igotzeko aurrera jotzen duen bidea hartuko dugu. Laster baino lehen izango dugu malda bortitza aurrez-aurre eta belarrezko bidexka batean eginen dugu goiti harik eta amaierako harri artera heldu arte. Tontorra zapaldu aurretiko harri artean kontu handiz ibiltzea komeni da, ura eta lokatzaren eraginez irristakor egoten baitira sarri harriok. Zailtasun handirik gabe, biderik onena nondik nora doan adieraziko diguten kairn txikiei jarraituz, azken malda gainditu eta Atxuriako talaiara helduko gara (758m). Ikuspegia ederra da norabide guztietan, nabarmentzekoa izanik Sarako arroaren gainekoa. Otsondoko mendatetik hurbil dagoen Alkurruntz gaina ere gertu xamar ikusiko dugu.

Eskisaroi Alkurruntz

Puntako harriartean jaitsi eta belarrezko maldan behera abiatuko gara xenda nabarmen bati jarraituz Irumuga lepo sonaturantz. Nabarlatseko lepoan albora utzi ditugun GR-11ko margoei segiko diegu. Geroz eta gertuago daukagu bai Baztan bai Zugarramurdi eta Otsondoko mendatea batzen dituen Eskisaroi lepoa.

Bizkor egingo dugu aurrera, baso pista zabaletan barrena, Altsuko lepora lehenengo eta Eskisaroi lepora ondoren (606m).

Akabila Eskisaroitik Elizondora

Munduko txokorik ezkutuenean daudela diruditen hamaika borda ikusiko ditugu, eta Hendaiako itsasertza zeharo urrun utzi dugula irudituko zaigu. Paisaia basatia bezain ederra da. Poliki poliki, euskal Pirinioen erraietan barneratzen ari gara.

Eskisaroiko lepoan atseden hartzea komeni da, bideak gora egiten baitu nabarmen ondoren; GR-11 ibilbidea ez da Alkurruntzeko tontorrera (934m) igotzen, baina gu bai. Baztango gailur majiko honek gotorlekua izan zuen beinhola. Puntara igotzeko GR-11 bidea utzi, mendi hegala jarraituz ezkerreruntz jotzen duen xenda hautatu eta Aizkozko lepora joko dugu zuzenean, Alkurruntz magalera iritsi arte. Azken malda pikoa igotzea baino ez zaigu falta Baztango ikuspegi panoramiko paregabea izateko.
Irubelakaskoa, Gorramendi, Gorramakil, Auza eta beste hainbat mendi erraz identifikatuko ditugu gailur ederretik. Otsondoko errepidean dabiltzan ibilgailuen zaratak baina ez du etengo hausnarketa une sakona.

Bagorditik beheiti Elizondora

Aizkozko lepora itzuli eta berriz ere GR-11ko ikurrekin bat egin beharko dugu Elizondora bidean. Azkar baino lehen beherako joera hartuko du xendak, Baztan haranaren bila. Bagordiko atseden lekura heldu aurretik Maistruzarreko iturritik igaroko gara, eta ezin ekidingo dugu, une batez, inguratzen gaituen paisaiaren handitasunari bizpahiru minutuko behakoa eskaintzea. Mundutik aparte gaudela irudituko zaigu, Maistruzarreko borda zaharrari begira gaudela. Antzinako kontuak asmatzen saiatuko gara, oharkabean, bordako ate eta leiho itxiei begira. Sinestezina, majikoa, irudituko zaigu noizbait paraje hauetan inor bizi izan zela pentsatzea.
Behin Bagordiko atseden lekua igarota, zailtasunik gabeko jaitsiera erraza bilakatuko da xenda. Elizondoko karriketan zeharkaldiko lehen zatia amaitzen ari garela ohartuko gara. Baztan haraneko hiriburuan gaude, Elizondon.

Azkenak
2025-03-14 | ARGIA
GALeko 18 biktimak jarriko dute Barrionuevoren aurkako kereila

GALeko biktima talde batek eman du kereilaren nondik norakoen berri Bilbon egindako prentsaurrekoan, Egiari Zor fundazioak eta Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiak lagunduta. GALen aurkako eta, zehazki, José Barrionuevoren aurkako kereila aurkeztuko dute.


Ezer aldatu ez zuen pandemia

Bost urte igaro dira pandemiaren hasieratik. Pandemia horrek ekarri zuen denok zaintza eredua ezagutzea, inondik inora ere behar bezala ez zebilena. Egoitzetako kutsatzeen eta hildakoen datuak, batez ere pribatuetan, zifra hutsak baino askoz gehiago izan ziren.

2020ko... [+]


Gure istorioak berreskuratzea eskubideak defendatzeko

Duela aste batzuk, gurean egon ziren El Salvadorko eta Kanarietako emakumeen eskubideen aldeko hainbat aktibista. Sexu- eta ugalketa-eskubideez eta eskubide horiek urratzeak emakumeengan dituen ondorioez aritu gara; hala nola El Salvadorren berezko abortuak izanda homizidio... [+]


Zerga turistikoarena estrategia komunikatibo hutsa da

Tasa edo zerga turistikoaren eztabaida urtetan luzatzen ari da, erakunde publikoetan ordezkaritza duten indar politikoen artean zabala den arren ezarri beharraren gaineko adostasuna. Eztabaidetako bat da zerga hori zein erakundek kobratuko duen: zenbait udalek (tartean... [+]


1.500 euroko gutxieneko soldataz hitz egiteko Confebask ez da mahaian eseri ere egingo

Tamara Yague Confebaskeko presidenteak iragarri du gehiengo sindikalak deitutako martxoaren 20ko bilerara ez dela joango, eta gehitu du gutxieneko soldataz eztabaidatzeko markoa Espainiako Mahaia dela. ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek EAErako gutxieneko... [+]


Putinek anbiguetate handiz eta presarik gabe erantzun dio AEBetako menia proposamenari

Vladimir Putinek interesa agertu du AEBek eta Ukrainak adostu duten 30 eguneko menia epeaz, baina zalantzak ere plazaratu ditu. Funtsean, ez du presarik erakutsi akordioa sinatzeko eta denbora gehiago eskatu du zalantzok argitu ahal izateko.


“Zuek, emazteek ez duzue deus ere balio”

Zuberoako ohiturei buruzko bi liburu ditut gogoan. Batek XX. mendean aritu izan diren 180 dantzari eta soinulari aipatzen ditu. Haien artean, emakumezkorik ez da agertzen. Besteak, pastoralei egiten die errepasoa eta hor emakumeak aipatu aipatzen dira, baina omisio esanguratsuak... [+]


Itxaro Borda
“Gure norabide sexualen, ezinegonen eta beldurren erraiteko hiztegi bat sortu dugu”

1984an ‘Bizitza Nola Badoan’ lehen poema liburua (Maiatz) argitaratu zuenetik hainbat poema-liburu, narrazio eta eleberri argitaratu ditu Itxaro Borda idazleak. 2024an argitaratu zuen azken lana, ‘Itzalen tektonika’ (SUSA), eta egunero zutabea idazten du... [+]


Olor
Deserosotasunaren apologia

Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.

---------------------------------------------------------

Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.

Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]


Sistema psikiatrikoak sexualitatean daukan eraginaz zenbait gako

La bajona kolektibo kide Heiko Elbirak salatu du psikiatriak zisheteroarautik aldentzen diren erotikak kontrolatu nahi dituela.


Gurekin egiten dutena

Ba al dakizue frantses batzuk harritu egiten direla mugaren alde honetan ere euskaldunak bagaudela jakitean? Ba bai, harrigarria bada ere, behin, Donostian, frantses batzuei entzun nien sinetsi ezinik beren buruari galdetzen: “Saint-Sébastien est au Pays... [+]


Su ta Gar, Kaotiko, Gatibu, Maruxak eta Leihotikan ere Hatortxu Rockeko azken jaialdian

22 talde gehiago iragarri dituzte Lakuntzan uztailean izanen den HatortxuRockerako: Bad Sound, Dupla, Su Ta Gar, Chuleria Joder!, Brigade Loco, Leihotikan, Burutik, Tribade, Maskak, Les Testarudes, Non Servium, Añube, Dj Plan B, Gatibu, DJ Trapella, La Jodedera, Süne,... [+]


Jon Urzelai Urbieta, fisikaria eta soziologoa
“Zaila da ezagutzen arteko banaketa zurruna gainditzea”

Jon Urzelai Urbieta ohituta dago itzalean lana egiten, baina Su festak musika-jaialdiei buruzko saiakerak dezenteko ikusgarritasuna eman dio, iaz Euskadi Saria eman baitzioten lan horregatik. Ez da, hala ere, irabazi duen sari bakarra, hori baino lehen, 2021ean, CAF-Elhuyar... [+]


Betharramgo indarkerien berri “komunikabideen bidez” hartu izana zehaztu du Baionako apezpikuak

Prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan Marc Aillet Baionako apezpikuak, elizbarrutiko hezkuntza katolikoko zuzendari Vincent Destaisek eta Betharramgo biktimen entzuteko egiturako partaideetarikoa den Laurent Bacho apaizak. Hitza hartzera zihoazela, momentua moztu die... [+]


Eguneraketa berriak daude