argia.eus
INPRIMATU
Hizkuntzak bereizi zirenekoa
  • Jansain & Marrero ::Babelgo txotxongilolaria

    Saure

    orrialdeak ::56

    prezioa ::16€

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 03a
'Babelgo txotxongilolaria'
Saure argitaletxeak bere Compadre bilduman plazaratutako komikiaren lehen alea da Babelko txotxongilolaria. Mendeetan liburu sakratutzat hartuak izan diren Biblia bezalakoen antzera, gizartearen hastapenetan gertatzen zirenetara garamatza kontakizunak. Noeren hurbileko ondorengoak topatuko ditugu Babelen. Egileak azaltzen duenez, Lehen Gizonari eta Lehen Emakumeari emandako opari nagusia hizkuntza izan zen, eta poz-pozik bizi ziren, munduko hizkuntza bakarraren jabe zirelakoan. Hainbeste, Babelgo dorrea eraikitzea erabaki zutela, gizakien indarraren ikur izango zena. Baina halako batean, Jose magoa eta haren laguntzaile Toheak neska txiki beltz bat aurkitu zuten, hizkuntza erabat ulertezin baten jabe zena. Eta hitz egiteko era hark erabat aztoratu zuen Babel.