argia.eus
INPRIMATU
Sinfonia handiak eskainiko ditu EOSek 2007-08 denboraldian
Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko maiatzaren 03a
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak 2007-2008 denboraldia aurkeztu du. Orkestrako musikarien kopurua igo egin du aurten –98 izango dira– eta horrek sinfonia handiak emateko aukera zabaldu dio. Eskainiko dituen kontzertuetan interpretatuko dituzten 36 obretatik 15 lehen aldiz emango dituzte. 2007-2008 denboraldiko une nagusienetakoa Luis de Pablok orkestraren enkarguz sortutako Danzas secretas obraren estreinaldia izango da. Bi disko ere grabatuko ditu EOSek: Francisco Escuderoren Gernika opera eta Luis de Pabloren obrekin osatutakoa. Informazio gehiago: www.euskadikoorkestra.es.