argia.eus
INPRIMATU
Iruña, hitz gutxitan bildumaren hastapeneko liburua
  • Batzuen artean ::La vida de las lenguas en nuestra sociedad

    Iruñeko Udala

    orrialdeak ::106

    Prezioa :: 5€

Urtzi Urrutikoetxea @urtziurruti 2021eko ekainaren 30
'La vida de las lenguas en nuestra sociedad'
Iruñeko Udalaren Kultura Alorrak antolatutako jarduerak hiritarrengana hurbiltze aldera jarri dute martxan Iruña, hitz gutxitan eta Pamplona, poco a poco bilduma. La vida de las lenguas en nuestra sociedad. Posibilidades de futuro izenburuarekin 2005eko azaroan Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak antolatu zuten hitzaldi zikloan egin ziren ekarpenak jasotzen dituen liburua da bildumako lehen urratsa. Bildutakoen artean, Espainiako hizkuntz ondareari buruz Mª Teresa Echenique Elizondok esandakoa; Hizkuntzen iraunkortasunari buruz Ernest Querol Puigek zioena; Zuzenbidea, hizkuntza eta identitatea hitzaldian Josep Capdeferro i Plak adieraziak; eta Inmigrazio-testuinguruetako hizkuntzen erabileraz Sol Tarrés Chamorrok egindako ekarpenak daude.