«Komunikazioa eteten denean, bizitza komuna eteten da»

  • Informazio-zientzietan doktorea da Marearen erraietan eleberriaren (Alberdania) idazlea. EHUko irakaslea. Literatur egile ezezagun samarra da Jose Inazio Basterretxea Polo (Galdakao, 1959). Fikzioa landua du nobela labur batean alabaina: Falo zantarra; Joane Barolo izengoitiz. Falo zantarra eleberri zantar hura bezain eztia da Marearen erraietan.

2021eko uztailaren 12an
Jose Inazio Basterretxea
AIOL

Nor zen Joane Barolo? Nor da Jose Inazio Basterretxea?


Jose Inazio Basterretxea bera zen Barolo hura. Arrano bizefaloa. Eta, hala naiz egun ere: Barolo eta Basterretxea. Parte batean bai behintzat… hogei urte joan dira, eta jakina da: ilea urdintzen hasi zait, buruan eta abar. Gure artean umezurztzat jo genezakeen genero bati ekin zion Joane Barolo hark. Mundu erotikoarekin lerrokatutako generoari, hain zuzen ere. Tradizio orokorrari jarraiki, ezizen batekin izenpetu zen eleberritxoa: Barolo, Basterretxea ordez. Dekameroneko ipuinetan aurkitu litezke Baroloren aita-amak.
Gaur, literatura erotikoak baditu guraso jakinak, bi baino gehiago. Ipuin erotikoen lehiaketak ere egin, egiten dira eta. Bapo.


Ez al zenuen ekin bide horretan aurrera egiterik?, galdetu lezake norbaitek.


Bai, baina ez nuen editorerik aurkitu tankera hartako bigarren nobelarako.

Non geratu da Falo zantarra?


Logelaren batean, akaso. Burukoaren azpian… Zangalatraba egiten jarraitzen al du komunean, oraindik? Aspaldian ez dut narrazio erotiko luzerik idatzi. Baina, oraingo nobelan, bada pipermin pixka duen eszenaren bat, beraz zaleak…


Zer izan da zure ibilbidean lehen nobela hura?


Bada, abiapuntu moduko bat. Ordura arte, ipuin batzuk argitaratuak nituen Idatz eta Mintz aldizkarian (Oharra: ez dira erotikoak). Cuentos Incombustibles literatur sariketari esker ere, banuen zerbait argitaraturik. Kazetari izaki, fikzioaren formatura egokitu ninduten esperientzia haiek. Oso gogoan dauzkat. Falo zantarraren ondoren, sei liburu etorri dira: unibertsitaterako ikas –eta eztabaida– materialak izan dira lau, bosgarren bat saio literario bat komunikazioaz eta identitateaz, eta azkena Marearen erraietan, eleberri fikzioa, berriz ere.

Zergatik Marearen erraietan? Zer dago azpian?


Azpian barik, haren barnean, haren muinetan. Eta, egon, gu geu gaude. Zu zeu, Mikel; eta ni; eta irakurle guztiak: ezagunak nahiz anonimoak. Denak garamatza olatuaren dirdaiak bere baitan. Hurbileko gaia aurkeztu diot balizko irakurleari. Eritasunaz, heriotzaz eta bizitzaz jardun dut. Inor ez dago hortik libro.

Liburuaren lehen irakurketa batean, irakurleak aurkituko du heriotza saihestezinaren aurreko desesperoa, horren malko garratza. Burdinazko hitzak, hartara. Hortik landa, eleberriak iradokitzen du bizitza hor dagoela, eta horrek pozten gaituela, eta horrexek berak bizitzen. Hori da bigarren irakurketaren giltza. Hitzaren makatza. Urak dakarrena, urak daroa esan izan zaigu. Baina alderantziz ere bada: urak daramana, urak berak dakar. Hori bera, ez al da marea? Joan-etorri bat da marea, bizitza bezala. Ur-gora batzuek zipriztindu egiten gaituzte, beste batzuei ihes egiten diegu. Metafora-joko bat ernarazten du eleberriaren tituluak.

Bilbo eta Bartzelona hirien arteko jende marea...


Itsasoa han eta itsasoa hemen. Hangoa epelagoa, babesago. Hemengoa bortitzagoa, erasokorragoa. Ura. Kresala. Hondarra. Begietan, ezpainetan eta bihotzean. Hangoa eta hemengoa. Apakinak… Bi toki behar nituen. Oso hiri modernoa da Bilbo; gureen artean, modernoena, nik uste. Beraz, bada toki bat nobela bat kokatzeko, pertsonaiak horko kaleetara jaurti eta lanean jartzeko. Hurrekoa dut nik Bilbo. Erakartzen nau. Eta, Ithaka baten moduan funtzionatu dit eleberrian. Hortik aparte, eleberriak eskatzen zidan urrunagoko leku bat, beste eszenategi bat, pertsonaia batentzako, handienetakoarentzako. Bidea eta bidaia eskatzen zizkidan argumentuak… Troiaren beharra neukan beraz… Adoptatua sentitu izan naiz Bartzelonan. Erakargarria da hiri hura. Estimu handian dut. Handik ekarri dut Irune. Beste batzuk ere izan zitezkeen hiriak. Baina, nire protagonistek horien bien beharra zeukaten; ez besteren.

Giza harremanen gaineko nobela, bikoteen artekoa. Pertsonen garapen afektiboaren metafora ote Marearen erraietan?


Bikote bat hautsi da, hil da maitasuna! Aldarri hori, zilegi al da? Maitasuna, modu bakarrekoa al liteke? Maitasuna dago, ala maitasunak daude? Maitasunari buruzko hausnarketa bat proposatzen da eleberrian. Afektibotasuna ulertzeko bideei buruzko diskurtsoak aurkitu litezke nobelan. Giza harremanak badira eleberrian konstante bat, leit motiv. Pertsonen artean, konplexuak dira harremanak. Bikote-harremanak aipatu ditugu. Baina, eleberriak beste batzuk ere azaleratzen ditu: amaginarreba eta erraina, medikua eta gaixoa, amaetxean daudenen artekoa… Noiz hasten da laguna, adiskidea, maitalea izaten? Uraren oxigenoa da garapen afektiboa, eleberrian.

Inkomunikazioa ere antzeman da zure nobelan.


Giltza handia da hori Marearen erraietan barna. Hidrogenoa. Bikotearen baitako inkomunikazioa. Norbanakoaren eta gizartearen artekoa. Etxekoen artean. Lagunen artean. Komunikazioa eteten denean, bizitza komuna eteten da. Lagun, adiskide eta maitale egiten gaituen zilbor-hestea eteten da.
Airea eten zaio itsaspekariari. Kito. Adio.

Pertsonaia femeninoek berezko tokia dute: Irune, Lore eta Madalen imajina ditzakegu liburuaren azalean. Paulo pertsonaia, hiruen artean errari imajinatu ere.


Gaiak hala eskatzen zidala ulertu nuen. Emakumeak behar nituen nobelarako, eta zaila egin zait haragizkoak egitea. Argumentua ezin zen kontatu, emakumerik gabe. Are, emakumeek berek kontatu behar zuten nobela, argumentua antzeztu. Eleberriaren abiapuntua da Paulo, kontakizunaren gurpila abian jartzen duen kirolaria. Irunek, Lorek eta Madalenek hartzen dute gurpil hori, eta elikatzen. Haiek idazten dituzte hitzak, esaldiak eta kapituluak, Paulok ireki duen koadernoan. Emakume horiek daramate gurdia azken geltokiraino. Baldin eta bizitza badira Irune, Lore eta Madalen; heriotza da Paulo. Halere, garatu dudan argumentua ez da hain zuri-beltza.

Herioa oso presente dago nobelan. Herioak kezkatzen zaitu, antza.


Zu ez? Eguzkiak eta hodeiek kezkatzen naute. Aldaketa klimatikoak. Transgenikoek. Musuek eta laztanek… Nola ez nau ba kezkatuko heriotzak? Berezkoa da heriotza. Baina, beti amestu izan dugu hura transgredituko dugula nolabait. Horretan saiatzen gara usu: goizean kafesnea hartzen dugunean, eguerdian larrutan egiten dugunean, ilargiaren bila hasten garenean ilunkeran. Transzenditzea da gizakiaren asmoetako bat. Kala horretan bota du eleberri honek aingura.

Azkenak
Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Estatuaren biktimek Chivite lehendakariari eskatu diote egon dadila euren aitortza ekitaldian otsailaren 13an

Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.


'Arizona' antzezlana
Muturrekoa, muturreraino eramanda

Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.

-------------------------------------------

Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]


Eguneraketa berriak daude