Irakurlearen errebolta

  • Bitxia egin zait, Itxaro, zuk idatzitakoen artean, Maiatz aldizkariaren urteurren ekitaldian emakume hark eskaturikoa. Aspaldian ez zait niri suerte hori egokitu, norbaitek borrokara deitzearena. Lehenago bai, lehenago eta batez ere afalosteetan, udan bereziki, likore batzuk, belardian edo hondartzan, hartu bitartean. Idatzi baino zerbait gehiago egin behar zen, hau guztia aldatuko bagenuen. Zehaztapenik ez. Zerbait gehiago eta hau guztia. Demagogikotik bazuen, belardian edo hondartzan sutsu aritzen zirenek ez baitzuten inoiz hatzik mugitu –izan ere, eta gure aurreko gaiari lotuta, haietariko baten batek, epeltzat ninduen berberak, eskuinera biratu du, eta nik nengoen-nengoenean jarraitu, epel, haren ustean, agian txepel– eta demagogikotik zerbait badu zuei esandako hark ere: “Aski solas eder, aski poesia leun, borrokara behar dugu”. Lagun batek galdetu bezala: borrokara? Zein borrokara? Armatura? Gose grebara? Poesia sozialera?
Angel Erro
Josu Santesteban
Gure salbatzaileek su-etena –berriz ere– hautsi duten honetan, komunikatu bat zirriborratu zait gogoan:
“Nik, literatur askapenerako erakunde lagunbanako eraginkorrak, ondorengoaren berri eman nahi diet euskal idazlegoari. Herriaren eskaerei anitz urtez entzungor egin badiezue ere, argipen –ez argitalpen– garaiak dira. Liburu metak, hitz katea ezinago lotuak, metafora opiazeoak, aipuen gurpil balaztarik gabea, etorkizunez kargaturiko poema trabakatuak… Argi dago orain arteko sasi irtenbideek ez garamatzatela inora, horra hor, inork adibiderik beharko balu, isiltasunaren poetika gero eta zabalduagoa, bide honetatik zer esan ez dagoelako frogarik behinena. Literatura benetan eraginkorra gure esku dago eta lortuko dugu.

Liburuak zein liburuetan agertzen diren hitzezko elementuak oro eraso modu bat dira, idazlea deitzen dugun gizabanakoak burututakoa eta irakurlegoa deitzen dugun multzoak pairatutakoa. Eraso honek helburu menderatzailea eta bortxatzailea du. Septimiok esaten duenez ‘idazten duenak sodomizatzen du, irakurtzen duena sodomizatua da (paedicatur qui leget)’. Ez ahaztu erromatar pentsamoldean gizon libroak ezin duela aktiboa –bugrea– besterik izan. Idazleak, beraz, irakurlea egiten du morroi, meneko. Mozorroak kendu dira. Idazketa faxismoan (sic) bihurtu da, edo bere botere tiranikoaren erabilpen egolatran, eta ezin die bizitza honen benetako arazoei –direnak direlakoak– aurre egin.

Negoziaketa ahalegin minimorik ere alferrik gertatu da, hitz ederrak eta asmo onak baino ez saltzetik aski dela behin eta berriz argi utzi dizuegun arren. Hitz gordinik eta istorio zitalik ere aski dira. Denbora batez, agian, engainatzea lortu zenuten, gaur ez duzue haur bat ere horrekin bereganatzen, ez epatatzen. Baina ez dira horiek literatoon iruzur bakarrak. Aurreranzko ihesaldi zoroan, ironia eta trufa hitzetik hortzera dauka egun idazleak, eguzkiari ilargi eta ilargiari keinuka. Bere nagusitasunari ez dio uko egiten hartaz burlatzen denak. Areago, hola umiliagotzen ditu menekoak, irakurleak”.

Honaino, Jose Inazio, erakundearen agiria. Analisiarekin egon naiteke gutxi gorabehera ados. Baina ez dut ikusten, jada zirkulazioan dauden irtenbide xahutuetarik aparte, zer den irakurleak idazleoi eskatzen digutena, nola nahi duen literatura faltsu eta ustel honi oldar diezaiogun, eraginkortasunaren izenean. Batzuetan pentsatu dut, literaturak ezin duenez ezer lortu, eskatzen zaigula bizitza zibilera birpasa gaitezela, zerbait utila egitearren. Besteetan pentsatzen dut hori eskatzen didan irakurlea ezin dela nire irakurlea izan.

Azkenak
2025-01-08 | Leire Ibar
60 urte bete ditu Larrabetzuko Hori Bai gaztetxeak, Euskal Herriko zaharrena

1965ean sortu zen Larrabetzuko Hori Bai gaztetxea, frankismo garai betean. Ordutik ez ditu ateak itxi, eta 2025ean 60 urte bete ditu. “60 urte lotu barik” lelopean eman diote hasiera urteurrenari gaztetxeko kideek.


Irakasle baten klaseetatik seme-alabak ateratzea erabaki dute Atarrabian: “Izuak jota ditu haurrak”

Irakasle hau egokitzen zaielarik, 6-9 urteko haurrengan beldurra, amesgaiztoak, antsietatea, negarra… orokortzen direla salatu dute Atarrabiako Atargi ikastetxeko gurasoek. Urtetako arazoa konpontzen ez dela-eta, haren klaseei planto egitea erabaki dute. Guraso elkarteko... [+]


2025-01-08 | Julene Flamarique
Urteko lehen langile hila, Alaves-Baskoniaren egoitza eraikitzeko lanetan

Beharginak Excavaciones Mendiola enpresarako ari zen lanean, Construcciones Urrutia enpresaren azpikontrata. Langilearen lehenengo eguna zen sektorean lanean.


2025-01-07 | Julene Flamarique
Itxiera mehatxua gainean dutela itzuli dira lanera Ezkirotzeko BSHko langileak, ostiraleko bileraren zain

Abenduaren 16an iragarri zuen multinazionalak Nafarroako lantegiaren itxiera. Ekoizpenari “normaltasunez” ekitea eskatu die langileei Ezkirotzeko zuzendaritzak, baina sindikatuek “ezinezkotzat” jo dute. Lan Ministerioak bilera deitu du ostiralerako... [+]


Gazteen soldata %10 igo den bitartean, prezioak %31 garestitu dira 2010etik

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 18 eta 34 urte bitarteko gazte soldatadunen hileko batez bestekoak lehenbiziko aldiz gainditu du 1.500 euroko langa. 2010arekin alderatuta, ordea, 142 euro besterik ez da igo.


2025-01-07 | Leire Ibar
‘Behin betiko’ lelopean egingo du Sarek urtarrilaren 11n Bilboko manifestazio nazionala

Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.


2025-01-07 | ARGIA
Robert Hirigoien hil da, Herri Urratsen sortzaileetakoa

Urtarrilaren 4an hil zen Robert Hirigoien euskaltzalea (Larresoro, Lapurdi, 1944). Ostegunean eskainiko diote azken agurra, jaioterrian (10:00etan). Herri Urrats festaren sortzaileetako bat izan zen, baita Lapurtarren Biltzarrarena, Kanboko ikastolarena eta euskara eta euskal... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Baztango Batzar Nagusiak elkartasuna adierazi die Aroztegiko obra gelditzeagatik auzipetutako zazpi herritarrei

Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazi eta absoluzioa eskatzeko mozio bat onartu du Baztango Batzar Nagusiak. Urtarrilaren 2an egindako bileran, mozioaren aldeko bozketan aldeko 25 bozka, kontrako bi eta hiru abstentzio izan dira.


Ultraeskuinari proposatu diote gobernua osatzeko Austrian, hesia ezarri ziezaioketen arren

Irailean egin ziren hauteskundeak eta aise nagusitu zen FPÖ alderdia, botoen ia %30 eskuratuta. Bazen aukera ultraeskuinari hesia ipintzeko, baina ez dira ados ipini demokristauak eta sozialdemokratak.


Laborantza bozen usaina

Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]


2025-01-07 | Jon Torner Zabala
Autobus zerbitzua zabaldu dute Ipar Euskal Herrian, mugikortasuna hobetzea helburu

Urtarrilaren 6az geroztik autobus linea berriak daude Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Halaber, zerbitzuen maiztasuna ere hobetu da, Euskal Hirigune Elkargoko Mugikortasun Sindikatuak eta RATP konpainiak elkarlanean bultzatutako egitasmoari esker. Bestetik, 12 urtez... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Barakaldoko hilketa matxista salatzeko asteartean mobilizazioak antolatu dituzte

84 urteko andrea erail zuen bere semeak urtarrilaren 3an euren etxebizitzan. Kolpeka hil zuela azaldu dute zenbait iturrik. Astearte arratsaldean egingo dira elkarretaratzeak Barakaldon eta Euskal Herriko lau hiriburutan.


2025-01-07 | Gedar
Beste eraso arrazista bat Miarritzen

 Uber gidari batek jasan zuen erasoa: bortizki jo eta irain arrazistak egin zizkion bezero gazte batek. Baionan eta Arrigorriagan ere izan dira eraso arrazistak berriki.


2025-01-07 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Itsasontzigintzaren itzal luzea ageri da Hego Koreako krisian

Hego Koreako krisia autoktonoa ala inportatua ote zen galdetzen nion neure buruari duela hilabete hura sutu zenean. Baretu ez baizik mindu egin denez auzia, batere argi ez dudan erantzunaren bila jarraitu beharko dugu. Geografikoki urrutiko kontua bada ere, oso gertuko ondorioak... [+]


Eguneraketa berriak daude