Marokoko tearen erritoa eta euskal gramatika

  • Batek Euskal Herrian geratu nahi du eta lan bila hasita euskara jakitea eskatu diote. Besteak Euskal Telebista ikustea gustuko du eta zer dioten ulertzea nahi du. Horregatik hasi dira Daniel Angel Obian eta Karin Díaz beste hamar ikaslerekin batera euskara ikasten Errenteriako Udal Euskaltegian.

    Arratsaldeko zortziak. Batzuk lanetik etxera doaz eta beste batzuk karpeta eskuan euskaltegira bidean. Ukrainia, Venezuela, Irlanda, Kolonbia, Maroko, Ekuatore Ginea, Bolivia nahiz Errenteriakoak (Gipuzkoa) dira. Denak Leire Zinkunegiren klasera doaz, euskara ikastera. Inprimaki bat betez hasi dute gaurkoan klasea, eta ondoren, zenbakiak errepasatzeari ekin diote jolas baten bitartez. Hasiberriak dira euskara ikasten eta jada euren burua aurkezteko gai dira. Elkarri nor diren eta nongoak diren galdetzen dabiltza giro ederrean. Tartean dira Karin Díaz eta Daniel Angel Obian.
Euskara ikasleak
Maddi Soroa
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Díaz Venezuelatik etorri zen Errenteriara. Lehengusinari bisita egitera etorri eta bertan geratzea erabaki zuen duela bi hilabete. Bertan bizitzen geratu nahiak behartu du euskara ikasten hastera: “Lan bila hasi nintzen eta leku askotan euskara jakitea eskatzen zidaten”. Euskara hizkuntza ezberdina eta zaila dela aipatu du, baina zailtasunak ez datozkio gramatikarengatik: “Inguruan ez dut euskararik entzuten. Klasean baino ez dut entzuten euskara eta horrela ez dut nire burua behartuta sentitzen euskara ikastera”.

Daniel Angel Obian berriz, Ekuatore Gineatik etorri zen Errenteriara duela urtebete. Iritsi zenetik izan du euskara ikasteko interesa: “Bertan geratu nahi dut eta gaztelania hitz egitea gustuko ez duen jendearekin komunikatzeko euskara ikasi nahi dut”. Berak, ordea, badu beste arrazoi bat: “Euskal Telebista ikustea gustuko dut eta zer esaten duten ulertu nahi dut”. Karin Díazek dioenez, “azpitituluak jarriko balituzte azkarrago ikasiko genuke”.

Kulturak trukatuz

Talde horretako kideek ikasgelan bertan lantzen dute euskara, ohiko moduan. Baina Errenterian badute etorkinei euskara irakasteko beste modu bat: “Nazioarteko kultur ikastaroa euskara ikasten” egitasmoa. Bertan, urtarriletik apirilera artean Ukrainia, Polonia, Errumania, Venezuela, Maroko, Ekuador eta Kolonbiako etorkinekin batera, Errenteriako zenbait lagun jardun dira bata besteari euren kultura eta ohiturak ezagutarazten. Joseba Barriolak, egitasmoaren bultzatzaileetariko batek, hala esan ditu: “Ez genuen lurraldeen inguruko azalpen magistralik egin nahi. Bakoitzak nahi zuena azaldu zuen. Azalpen horien haritik euskararen zenbait elementu lantzen saiatu ginen. Haria gramatika izan beharrean elkarrekiko harremana eta informazioa izan zen. Jai batekin hasi ginen eta bidaia batekin amaitu genuen”. Euskara ikasteko gonbita egin nahian, txalo eta perkusio bidezko jaiarekin hasi zuten ikastaroa. Zuberoako doinu batekin, jolas eginez, euskararen oinarrizko sei hitz ikasi zituzten: hats, hots, huts, hatz, hitz eta hotz. Munduko hizkuntzei jai bat eskainiz amaitu zuten festa, bakoitzak olerki bat irakurri zuen bere jatorrizko hizkuntzan.

Ondoren, aditzak ikasteari ekin zioten, baina gramatikako liburuak erabili beharrean, hainbat herrialdetako ohituren azalpenez baliatu ziren. “Izan” aditza ikasteko Donostiako danborrada izan zuten baliagarri. Nor-nori-nork berriz, Ukrainiako janari tipikoa dastatuz eta bertako berri jakinez ikasi zuten. Eta “eduki” aditzarekin Marokoko tearen erritoa izan zuten lagun: “Errito osoa egin ziguten; pastak ekarri zituzten eta sabel dantza ere egin zuten” dio Barriolak. Ekuadorreko musika, dantza eta janaria ezagutzeko aukera ere izan zuten ikastaro honen bitartez.

Norberak bere kultura besteei azaltzeaz gain, ikasgelan ikasitakoa praktikan jartzen aritu izan dira. Hala, Vivaldiren musikarekin erlaxazio eguna egin zuten euskaltegian, ikasitako kontzeptu gramatikalak barneratzeko.

Motibatu nahian

Ekintza horiekin guztiekin ikasleak euskara ikastera motibatzea zuten helburuetariko bat antolatzaileek: “Jendea hartzaile hutsa izan beharrean, partaide izatea nahi genuen. Horrela, beraien autoestima eta besteekiko errespetua landuz. Gainera, ez da izan ikasketa arrazionala; dantza, musika, janari eta mugimenduaren bidez gauzak errazago ulertzen dira eta aditzak harrapatzea errazagoa izan da. Garrantzitsuena ikasleak motibatzea izan da, badaude euskara ikasten jarraitzen dutenak”, dio Joseba Barriolak.

Apirilean amaitu zuten ikastaroa eta jendea oso gustura ibili da Barriolaren hitzetan: “Ikastaro hori, agian, ez da euskara ikasteko, baina interesgarria izan daiteke euskararen inguruko motibazioa pizteko”.

Euskaltegian bataren eta bestearen herrialdetako ohiturak ezagututa, bidaia bat egitea erabaki zuen taldeak. Autobusa hartu eta euskaltegiko etorkin piloa Nafarroako Leitza eta Zubieta ezagutzera joan ziren. Iñaki Perurenarekin egon eta errota zahar bat bisitatu zuten.

Ikasle batzuek jaiarekin hasi eta bidaiarekin amaitu zuten ikastaroa, beste batzuek udal euskaltegian jarraitzen dute euskara ikasten.

ASTEKARIA
2007ko ekainaren 17a
Azoka
Azkenak
Gasteizko greben bideo ezezagunak aurkitu ditu Martxoak 3 elkarteak Erresuma Batuko artxibo batean

Hiru bideo dira (albiste barruan ikusgai). Batak jasotzen du, grebak antolatzea leporatuta, Carabanchelen espetxeratu zituzten Jesús Fernandez Naves, Imanol Olabarria eta Juanjo San Sebastián langileak espetxetik atera ziren unea, 1976ko abuztuan. Beste biak Martxoak... [+]


'Gaztetxeak Bertsotan'
“Gazteon ahots kritikoa entzunarazi nahi dugu, txapelketaren formak determinatu gabe”

Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]


2025-03-10 | June Fernández
Celeste Agüero
“Manifestu politiko bat bezain indartsuak dira nirekin daramatzadan kantak eta olerkiak”

Martxoaren 8a Getxo bere bizitokian igaro du: kumbia dekolonial eta antiarrazista topaketa antolatu du Algortako Herriko Tabernan, Abianen, Hija del Nopal DJrekin batera.

Argentinatik Getxora migratu zen Celeste Agüero, kantutegi herrikoi batekin eta poesia xuxurlatzeko... [+]


2025-03-10 | ARGIA
Badator Bizi Baratzea Orria, ARGIAren aldizkari berri eta berezia

Gaur abiatu da Bizi Baratzea Orrian kide egiteko kanpaina. Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari berezi honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu, formato oso berezian: poster handi bat izango du ardatz eta tolestu ahala beste... [+]


Elkarte eta kooperatiba agroekologikoen des-finantziazio mekanismoak

Euskal Herri mailan txikitik handira agroekologia sustatzen duten zenbait elkarte eta kooperatiba ataka larrian daude, finantziazio iturriak bertan behera geratu ostean. Erakunde publikoetatik, berriz, elikadura negozio gisa ikusten duten proiektuen aldeko apustu irmoa nabari... [+]


Zata arrunta
Ahuntzak gustuko omen dituen gautxoria

Katalanen ustetan artzainak engainatzen omen ditu hegazti honek: “enganyapastors”. Espainiar eta latindarrek, aldiz, ahuntzari esnea kentzen diola diote, hortik datorkio hain zuzen ere izen zientifikoan (Caprimulgus europaeus) islatzen den caprimulgus (capra... [+]


2025-03-10 | Jakoba Errekondo
Loratu ala hil. Loratu eta hil

Noizbait. Noiz izan ote zen? Noizbait landareren batek lorea egitea erabaki zuen. Bai, bai, landareek ere erabakiak hartzen dituzte, eta guk maiz ez bezala, erabakiak bete egiten dituzte. Eta loreak sortu zituzten.


2025-03-10 | Garazi Zabaleta
Bordaxaki
Euskal txerriak hazteko eta eraldatzeko proiektu txikia Nafarroako Pirinioan

Iruñean bizi ziren Iñaki Zoko Lamarka eta Andoni Arizkuren Eseberri gazteak, baina familiaren herriarekin, Otsagabiarekin, lotura estua zuten biek betidanik. “Lehen, asteburuetan eta udan etortzen ginen eta duela urte batzuk bizitzera etorri ginen”, dio... [+]


2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


Eguneraketa berriak daude